154. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Arau Subsidiarioak aldatzeko araudia, 1. poligonoko (U.C.-2) 933., 1463., 1459. eta 1460. lurzatietan

2021eko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27an, argitaratu zen hasierako onespen bat, honi buruzkoa: aldaketa puntual berria, antolamendu egituratzaileko arau subsidiarioetan, La Florida kaleko 24. zenbakian. Horrekin loturik, Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak txosten teknikoa eman zuen 2021eko ekainaren 4an, adieraziz Lodosako Arau subsidiarioen aldaketa,1. poligonoko (U.C.-2) 933., 1463., 1459. eta 1460. lurzatiei buruzkoa, eraginkorra izan dadin eta aldaketa espediente honen euskarri, bere araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dela, eskatzen duten bezala 7/1985 Legearen 70.2 artikuluak eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluak. Aipatu aldaketaren behin betiko onespena 2004ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an, eta Francisco Javier Marrodán Aguirre izan zen sustatzailea.

Horretarako igortzen da argitaratzeko dokumentu teknikoa, zeinari buruzkoa den 196/2004 Foru Agindua, otsailaren 23koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Lodosako Arau Subsidiarioak 1. poligonoko (U.C.-2) 933., 1463., 1459. eta 1460. lurzatietan aldatzeko espedientea, Francisco Javier Marrodán Aguirre jaunak sustatua.

Jendaurrean jartzen da, eraginkorra izan dadin eta eremu berean aldaketa espediente berri baten euskarri.

Lodosan, 2021eko ekainaren 18an.– Alkate udalburua, Lourdes San Miguel Rojo.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109947