154. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

1/2021 aurrekontu aldaketaren hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2021eko maiatzaren 4an egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman zion 2021ari dagokion aurrekontuaren lehenengo aldaketari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/190 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako espedientea Udal Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal-oholean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, hala baderitzote, erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik eginez gero, Udalbatzak horien gaineko erabakia hartuko eta Aurrekontua behin betiko onartuko du.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurrez aipatutako jendaurrean jartzeko epea igaro ondoren.

Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da.

Irurtzunen, 2021eko ekainaren 18an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2110156