154. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

61/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatzen dituena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektroniko baten alde egin du.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezko baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere baliogabetu daitezkeela.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren irailaren 2ko 8/2019 Foru Aginduaren bidez, beren departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatu ziren. Horien artean zegoen María Teresa Mangado Beroiz andrea, Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko burua.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 1043/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki zen María Teresa Mangado Beroiz andrea Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko burutzatik kentzea.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatzea; zehazki, hauek:

–María Esperanza Leoz Sanz, Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko burua.

–Beatriz Esparza Azanza, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Ataleko burua.

–Ana Zugasti Carpizo, Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoko burua.

2. Nolanahi ere, izendapena noiznahi baliogabetu daiteke.

3. María Teresa Mangado Beroiz andrearen izendapena errebokatzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar zuen pertsona gisa.

4. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, interesdunei eta Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 15ean.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2109871