154. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Akats zuzenketa, Udal Planeko lurzoru urbanizaezinari buruzko
VII. tituluaren aldaketa egituratzailearen hasierako onespenean

2021eko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 25ean, akats bat atzeman da: iragarkia Igantzin argitaratu beharrean, Irañetan argitaratu da. Beraz, osorik argitaratzen da.

Igantziko Udalak, 2021eko ekainaren 4an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Udal Planeko lurzoru urbanizaezinari buruzko VII. tituluaren aldaketa egituratzaileari, osoko bilkurako legezko kide kopuruaren gehiengo osoz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. eta 71. artikuluetan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Epealdi horretan espedientea aztertzen ahalko da Udaleko Idazkaritzan, astelenehetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2021eko ekainaren 28an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2110318