154. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Xehetasun-azterketa, UE-R4 exekuzio unitateko P.27 eta P.30 lurzatietan. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Caparrosoko Udal Plan Orokorreko UE-R4 exekuzio unitateko P.27 eta P.30 lurzatien xehetasun-azterketa, Aquilino Jiménez Ormaecheak sustatua eta Asursi SL Asesores Urbanistas enpresak prestatua, eraikinaren gehieneko lerrokadurak aldatzeko.

Alkatetzak 2021eko martxoaren 12an emandako 160. Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batez, eta onespena 2021eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa.

Caparroson, 2021eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109942