154. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

10. poligonoko 57. eta 58. partzeletako xehetasun-azterketaren behin betiko onarpena

Udalbatzak 2021eko martxoaren 17an egindako bilkuran behin betiko onartu zuen 10. poligonoko 57. eta 58. partzeletako xehetasun azterlana (2. eta 3. partzelak, SK2 sektorea, UE10) –Kaxerna Karrika–, Berako Udalak 2012ko uztailaren 5ean onartutako S.K.2-U.E.10eko birpartzelazio proiektuan xedatutakora itzultzea xede; horrela, 10. poligonoko 57. eta 58. partzeletarako zehaztapenak Berako Udal Planean jasotakoak izango dira (2018an sustatutako xehetasun azterlanean oinarrituta aldatu baitziren). Sustatzaileak dira Aitor Iratzoki Gelbentzu, Adriana Esteban Gil, Garbiñe Iguaran Garmendia eta José María Salgado Dozagarat.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onartutako testu arauemailea argitaratzen dira.

Beran, 2021eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2110272