154. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

58/2021 FORU DEKRETUA, ekainaren 23koa, Jesús María Sanza Amurrio jauna Burlatako notario izendatzen duena.

Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko apirilaren 21eko Ebazpenaren bidez (2021eko apirilaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), lehiaketa arruntaren deialdia egin zen hutsik zeuden notario lanpostuak betetzeko. Lehiaketa hori Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (2021eko ekainaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketaren espedientearen laburpena igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita Nafarroako Foru Komunitateko herrietan lanpostua lortu duten notarioak izendatzea eskatzen duen ofizioa ere.

Bidezkoa da, hortaz, Burlatako notarioa izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horregatik, Jesús María Sanza Amurrio Burlatako notario izendatzen duen foru dekretuaren proiektua igorri da, egokitzat joz gero Nafarroako Gobernuak onets dezan.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko ekainaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Burlatako notario izendatzea Jesús María Sanza Amurrio jauna.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Notarioen Elkargoaren dekanoari.

Iruñean, 2021eko ekainaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2110094