1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1279E/2021 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, onesten duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ETE-Erradiologiako teknikari espezialisten 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 7ko 361E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ETE-Erradiologiako teknikari espezialisten 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26koan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak maiatzaren 18an emandako 1048E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Erreklamazioak egiteko epea iraganik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ETE-Erradiologiako teknikari espezialisten 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.
–O-NOZeko lekualdatze txanda.
Onartuak:
CAMPOS MARCOS, MARÍA JOSÉ
CANGA-ARGÜELLES RISCO, VIRGINIA
FERNANDEZ ZABALZA, AINARA
LÓPEZ GONZALEZ, NATALIA
MARTINEZ HERMOSO-MENDOZA, SAGRARIO VI
VEIRO PÉREZ, ANGELA
Baztertuak: inor ez.
–Estatuko lekualdatze txanda.
Onartuak:
ANDRES FERNANDEZ, M.ª EUGENIA
ANTON ZABALEGUI, MARIA ELENA
GONZALEZ BRETAÑA, JOSE JAVIER
LARRAMENDI LOPEZ, CRISTINA
NAVARRO GARDE, JAVIER
OCHOA PLAZA, MARIA CRISTINA
Baztertuak:
MARZO LÓPEZ, CRISTINA (1)
Baztertzeko arrazoiak:
(1) 2.1.2.b) oinarrian eskatutako baldintzak betetzen dituela ez frogatzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.
Iruñean, 2021eko ekainaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.
Iragarkiaren kodea: F2109750