151. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1760/2021 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Azaroaren 27ko 331/2019 Foru Dekretuaren bidez (243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa) onetsi zen 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Lan publikoaren eskaintza partzial hori dagokio 2019. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari. Eskaintza hartan, besteak beste, arkitektoen lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.

Azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez (2020ko 284. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 9koa), onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2020. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, arkitektoen lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 1ean emandako 1343/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitektoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2020ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19koan. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 28an emandako 3022/2020 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitektoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko bederatzi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko bederatzi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, ARKITEKTO IZATEKO BEDERATZI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko bederatzi lanpostu, A mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. Bederatzi lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–Lau lanpostu txanda irekian.

–Lau lanpostu igoera txandan.

–Lanpostu bat erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, gainerako txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horren izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Arkitektoaren titulua edo arkitektoaren lanbidean aritzeko gaitasuna ematen duten gradua eta unibertsitate masterraren titulu ofiziala edukitzea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzeaz gainera, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.1.4. Gidabaimena nahitaezko duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 apartatuan agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, “Enplegu publikoko deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautapen deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera (langabezia egoera). Baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badu eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 apartatuan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesten duena izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, onesten duena onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Diego González Martínez jauna, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Eraikuntza Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaiburua: José Luis Garraza Osaba jauna, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko arkitektoa.

–Epaimahaikidea: Iosu Pinilla Martín jauna, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Landa-lurzoruaren Bulegoko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Susana Turrillas Osés andrea, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Edurne Iriarte Amigot andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arkitektoa.

–Ordezko epaimahaikidea: María Carmen de Andrés Vierge andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Azpiegituren Zerbitzuko burua.

–Epaimahaikidea: Langileen Batzordeak proposatuta izendatutako pertsona bat.

–Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordeak proposatuta izendatutako pertsona bat.

–Idazkaria: Pablo Latorre Beroiz jauna, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Ordezko idazkaria: Gurutze Ubeda Echarri andrea, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2022ko apiriletik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du aditzera, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Proba teorikoa izanen da. Test motako 100 galderari –gehienez– erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, hura hasi baino lehen.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere, 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.2. Bigarren proba:

Ariketa teorikoa izanen da, eta bertan izangaiek ausaz aukeratutako bi gai garatu beharko dituzte idatziz; bat I. eranskineko lehenengo zatiko gai zerrendakoa, eta bestea bigarren zatikoa, I. eranskinean dauden gai-zerrendakoak. Epaimahaiak gai zerrendako zati bakoitzetik bi gai aterako ditu zozketaz, eta izangaiek bietako bat garatu beharko dute, nahi dutena.

Proba hau egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Bigarren proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 15 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Kasu teoriko-praktiko bat edo batzuk garatu eta ebatzi beharko dira idatziz, epaimahaiak proposatuko dituenak ebazpen honen I. eranskineko lehenengo eta bigarren zatietako gai-zerrendako gaiei buruz, eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin loturikoak.

Proba hau egiteko 5 ordu izanen dira gehienez.

Hirugarren proban 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko baimenduko da testuak edo dokumentazioa kontsultatzea eta kalkulagailuak erabiltzea; ez, ordea, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren aipamenean), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horretan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden pertsonen artean ausaz bat aukeratuko da: berdinduta dauden izangai bakoitzari zenbaki bat emanen zaio, ordena alfabetikoan ordenatuta. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonatik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du gainditu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts, beste hainbeste izangai), betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B gidabaimenaren fotokopia.

8.2. Tramite hori egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun hurrenkera.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiek eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta huts geratu den lanpostuaren bete beharreko baldintzak betetzen baditu, eta horrekin aurreko apartatutan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nominako eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta izanen dituzte indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), bi aukera izanen dituzte Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea (babes dutela martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidea), edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Interneten argitaratuko da (https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, “Enplegu publikoaren deialdiak” atalean, deialdi honi dagokion aipuan).

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

2) Probak gainditu gabe, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

Gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko apartatuko b) letran ezarritakoa; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7. oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen. Aldez aurretik aipatutako zozketa ez bada egin, hautapen prozesuaren momentu horretan eginen da. Berdinduta dauden pertsonen artean ausaz bat aukeratuko da: berdinduta dauden izangai bakoitzari zenbaki bat emanen zaio, ordena alfabetikoan ordenatuta. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

13.2. Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onar ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.3. Eremuak, kontratazio motak eta aukerak hautatzea.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi beharko dute zer eremu eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Era berean, deialdiaren azkeneko emaitzak argitaratu eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek hasieran egindako hautapena murriztu edo zabaldu dezaten eta, orobat, kontratazio zerrendetan sartzeko erakunde horrek zehazten duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira aldi baterako kontrataziorako: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako. Zerrenda bakoitzerako, izangaiek gehieneko eremu kopuru bat aukeratzen ahalko dute, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Hori hala izanik ere, hautapen prozesua gainditu baina lanposturik lortzen ez duten izangaiak lan eremu guztietako zerrendetan egonen dira, kontratazio luzeetarako, salbu eta eskatzen badute zentro edo unitate baterako edo gehiagotarako kontratazio zerrendetatik ateratzea. Horretarako, hamar eguneko epea izanen dute dagokion deialdiaren behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita. Iraupen laburreko zerrendak aukeratzeko, nahi dituzten eremu/aukera guztiak hauta ditzakete izangai horiek, inolako mugarik gabe.

Izangaiek bere burua baztertzen ahalko dute deialditik eskaintzen den kontratuaren lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

13.4. Kontratazio zerrenda horietan sartzen diren izangaiek deialdiaren 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

13.5. Izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatu beharra:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eskumena duen unitateak eskatuta.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostuetan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da, horren bidez arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizio deialdiaren amaierako emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onar ditzan eremu horretan aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean, izangaiek adieraziko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi dutela, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko eta onetsiko ditu mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

15.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

15.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatu eta kudeatzeko orduan, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

15.2. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda –oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak erakusten dituena– bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako izangaien zerrendak presta eta onets ditzan.

15.3. Kontratazio motak eta aukerak hautatzea.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean izangaiek aukeratu beharko dute zer kontratazio mota nahiago duten, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Era berean, deialdiaren azkeneko emaitzak argitaratu eta gero, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek hasieran egindako hautapena aldatu, murriztu edo zabaldu dezaten eta, orobat, kontratazio zerrendetan sartzeko erakunde horrek zehazten duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Aldi baterako kontratazioetarako bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

Izangaiek bere burua baztertzen ahalko dute deialditik eskaintzen den kontratuaren lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

15.4. Kontratazio zerrenda horietan sartzen diren izangaiek deialdiaren 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

15.5. Izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatu beharra:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan eskumena duen unitateak eskatuta.

16.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrenda.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostuetan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuari jarraikiz jokatuko da, horren bidez arautzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretu hori garatzen duen indarreko araudiari jarraikiz ere.

Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda –oposizioko hautaprobetan lorturiko puntuazioak erakusten dituena– bidaliko die Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko organo eskudunei, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak esparru horretako aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak presta ditzan.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean, izangaiek adieraziko dute Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi dutela, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrenda horietan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langile finkoak izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatuta egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatu eta onetsiko ditu, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

17.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2021eko ekainaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. zatia.

1. gaia–38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzkoa: egitura eta edukia.

2. gaia.–Eraikingintzaren agenteak Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko legearen arabera: horien eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak.

3. gaia.–Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legean ezarritako erantzukizunen eta bermeen sistema.

4. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Agiri horren izaera eta deskribapena. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingintzaren Kode Teknikoa onesten duena.

5. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. 1. eta 2. kapituluak: xedapen orokorrak, eta baldintza tekniko eta administratiboak. I. eta II. eranskinak: proiektuaren edukia eta obraren segimenduaren dokumentazioa.

6. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egituren segurtasunari buruzko oinarrizko agiria (DB-SE). Oinarrizko eskakizunak, oinarrizko dokumentuak eta Egituren segurtasunari buruzko oinarrizko agiriari lotutako beste erregelamenduei aipamena.

7. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria (DB-SI). Sarrera. SI-1. Barne hedapena. SI-2. Kanpo hedapena. SI-3 Okupatzaileak ateratzea.

8. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria (DB-SI). SI-4. Suteen kontra babesteko instalazioak. SI-5. Suhiltzaileen esku-hartzea. SI-6 Egituraren sutarako erresistentzia. SI A eranskina. Terminologia.

9. gaia.–2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, Industriako establezimenduen suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua onesten duena. 513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen kontra babesteko instalazioen erregelamendua onesten duena. Egitura eta edukia.

10. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Osasungarritasunari buruzko oinarrizko agiria (DB-HS). HS 1. Hezetasunaren aurkako babesa. HS 2 Hondakinen bilketa eta ebakuazioa. HS 3 Barneko airearen kalitatea.

11. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Osasungarritasunari buruzko oinarrizko agiria (DB-HS). HS 4. Ur hornidura. HS 5 Uren hustuketa. HS 6 Radonekiko esposizioaren aurkako babesa. Radonen aurkako birgaitze gida.

12. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa Energia aurrezteari buruzko oinarrizko agiria (DB-HE). Oinarrizko eskakizunak, oinarrizko dokumentuak eta Energia aurrezteari buruzko oinarrizko agiriari lotutako beste erregelamenduei aipamena.

13. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Zarataren kontrako babesa (DB-HR). Oinarrizko eskakizunak, oinarrizko dokumentuak eta Zarataren kontrako babesari lotutako beste erregelamenduei aipamena.

14. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko segurtasunaren oinarrizko agiria (DE-SUA). SUA-1. SUA-2. SUA-3. SUA-4. SUA-5. SUA-6. SUA-7. SUA 8. Honako arrisku hauetatik babesteko segurtasuna: erortzeko arriskua, talka arriskua, harrapatua gelditzeko arriskua, argiztapen desegokiak eragindako arriskua, okupazio handiko egoerek eragindako arriskua, itotzeko arriskua, mugitzen ari diren ibilgailuek eragindako arriskua eta oinazturak eragindako arriskua. A eranskina. Terminologia.

15. gaia.–Eraikinen irisgarritasuna: Nafarroan aplikatzeko araudia. 12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa. Eraikingintzaren Kode Teknikoa: Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko segurtasunaren oinarrizko agiria (DB-SUA). SUA-9 Irisgarritasuna.

16. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoko Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko segurtasunaren oinarrizko agiriaren (DB-SUA) laguntza agiria (DA DB-SUA / 2). Existitzen diren eraikinetako irisgarritasun baldintzen egiazko egokitzapena.

17. gaia.–Etxebizitzetarako eraikinak egiteari buruzko zenbait araudi: eraikinetan behe tentsioko elektrizitateari buruzko araudia. Eraikinetan instalazio termikoei buruzko araudia. Eraikinetan telekomunikazio zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia. Garajeen jarduera lizentziari buruzko Nafarroako araudiari aipamena.

18. gaia.–Eraikinak egiteari buruzko zenbait araudi. Errepideen eta beste azpiegituren kontrako babesa, jabari publiko hidraulikoari, bide zortasun zibilei, argiei eta ikuspegiei lotutako gorabeherak.

19. gaia.–1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza obrei buruzko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena. Egitura eta edukia.

20. gaia.–142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxeetako bizigarritasunaren gutxieneko baldintzak arautzen dituena (I). Hitzaurrea. I.tik IV. kapitulura. Arau orokorrak. Gutxieneko bizigarritasun baldintzak. Bizigarritasun zedularen izaera eta edukia eta hura eskatu beharra. Bizigarritasun zedularen izapidetzea. I. eranskina: Badauden etxebizitzetarako baldintzak.

21. gaia.–142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena (II). II. eranskina. Etxebizitza batean bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak.

22. gaia.–Eraikinen Ebaluazio Txostena Nafarroan.

23. gaia.–10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzkoa. Egitura eta edukia.

24. gaia.–61/2013 Foru Dekretua, irailaren 18koa, Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituena. Egitura eta edukia. Jarduketa babesgarrien deskribapena.

25. gaia.–Etxebizitza babestuak Nafarroan: babesaren kontzeptua eta esparrua, mota eta ezaugarriak, salmenta eta alokatze prezioak, erabileraren lege araubidea, iruzurraren kontrola eta prebentzioa.

26. gaia.–Etxebizitza babestuak jabetzan eta alokairuan lortzea Nafarroan. Betebeharrak, erreserbak, errenta tarteak, baremoak eta adjudikazioa etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuaren bidez.

27. gaia.–Etxebizitzei buruzko informazioa eta publizitatea Nafarroan. Etxebizitza hutsak egotea saihesteko tresna administratiboak Nafarroan. Herritarren partaidetza eta administrazioa antolaketa etxebizitza arloan Nafarroan.

28. gaia.–Etxebizitza babestuen kalifikazioa izapidetzea Nafarroan.

29. gaia.–Etxebizitza babestuak sustatzeko laguntza ekonomikoen sistema Nafarroan. Nafarroan etxebizitza alokatzeko programen eta laguntza publikoen deskribapena.

30. gaia.–Nafarroan etxebizitzak birgaitzeko eta bizitegi multzoen berroneratze energetikorako babes publikoaren araubidearen deskribapena eta ezaugarriak.

31. gaia.–Etxebizitzak birgaitzeko laguntzak Nafarroan. Deskribapena, ezaugarriak eta laguntzak jasotzeko betebeharrak.

32. gaia.–Gizarte integrazioko etxebizitzen araubidea Nafarroan.

33. Gaia.–49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Jabetza horizontalari buruzkoa eta 29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri-errentamenduei buruzkoa. Egitura eta edukia.

34. gaia.–Autobabesa. 393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jarduerak hartzen dituzten zentro, establezimendu eta lekuen autobabeserako oinarrizko araua onetsi zuena.

35. gaia.–Nafarroako osasun sistema. Osasun Departamentua eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua. Osasun eskualdeak, osasun barrutiak, osasun eskualde oinarrizkoak. Osasun zentro publikoak Nafarroan.

36. gaia.–Oinarrizko osasun laguntzako zentroak. Osasun etxeak: ohar orokorrak. Eremu funtzionalak. Lan prozesuak eta zirkulazioak. Guneen plan funtzionala. Instalazioak eta ingurumeneko eskakizunak.

37. gaia.–Ospitaletako arkitektura. Ospitale motak. Ospitale orokorrak. Tipologiak. Eremu funtzional nabarmenenak. Kokapenaren inguruan hartu beharrekoak. Diseinuaren irizpide orokorrak. Instalazioak eta ingurumeneko eskakizunak.

38. gaia.–Ospitaletako arkitektura, estandarrak eta gomendioak. Bloke kirurgikoa. Egitura eta tipologiak. Sarbideak eta ospitaleko beste eremu batzuekin lotura. Lan prozesuak eta zirkulazioak. Guneen plan funtzionala. Instalazioak eta ingurumeneko eskakizunak.

39. gaia.–Ospitaletako arkitektura, estandarrak eta gomendioak. Larrialdi unitatea. Egitura eta tipologiak. Sarbideak eta ospitaleko beste eremu batzuekin lotura. Lan prozesuak eta zirkulazioak. Guneen plan funtzionala. Instalazioak eta ingurumeneko eskakizunak.

40. gaia.–Ospitaletako arkitektura, estandarrak eta gomendioak. Diagnostikoaren laguntza unitatea eta irudiaren bidezko tratamendua. Hura osatzen duten unitateak. Egitura eta tipologiak. Sarbideak eta ospitaleko beste eremu batzuekin lotura. Lan prozesuak eta zirkulazioak. Guneen plan funtzionala. Instalazioak eta ingurumeneko eskakizunak.

41. gaia.–Ospitaletako arkitektura, estandarrak eta gomendioak. Ospitaleratze unitatea. Egitura eta tipologiak. Sarbideak eta ospitaleko beste eremu batzuekin lotura. Lan prozesuak eta zirkulazioak. Guneen plan funtzionala. Instalazioak eta ingurumeneko eskakizunak.

2. zatia.

1. gaia.–7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri birgaitzearen Legearen testu bategina onesten duena: edukiaren egitura eta azterketa orokorra.

2. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena: edukiaren egitura eta azterketa orokorra.

3. gaia.–Lurralde antolamendua eta hirigintza: lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko jarduera administratiboak. Jarduketa publikoaren oinarriak eta helburuak, lurraldeari eta hirigintza antolamenduari lotuta. Lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren erronkak Nafarroan: garapen jasangarria, klima aldaketa, despopulatzea.

4. gaia.–Administrazio publikoek lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloan dituzten eskumenak, antolaketa eta harremanak. Hirigintza hitzarmenak. 145/2002 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, hirigintza plangintza prestatu eta aplikatzearen arloan, administrazioen arteko lankidetza arautzen duena.

5. gaia.–Herritarren parte-hartzea lurralde antolamenduan eta hirigintzan, eta lurraldeari eta hirigintzari buruzko informazioa jasotzea. Nafarroako Hirigintzari buruzko Informazio Sistema (SIUN). Plangintzaren erregistroa eta haren erregulazioa, honen arabera: 253/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituena.

6. gaia–Nafarroako lurralde estrategia. Lurraldea etorkizunean garatzeko ereduaren definizioa. Aukera estrategikoak eta jarraibideak. Helburuen adierazleak. Izapidetzea, onartzea eta berrikustea.

7. gaia.–Lurralde antolamendurako tresnak. Kontzeptua, izaera. Udalez gaindiko plan eta proiektu sektorialak. Lurralde antolamenduko planak. Lurralde ekintzako plan zuzendariak. Lurralde antolamenduan eragina duten beste tresna batzuk.

8. gaia.–Nafarroako Lurralde Antolamenduko Planak (LAP). Nafarroako lurralde diagnostikoa eta informazioaren laburpena: lurralde markoa. Ingurune fisikoa eta natura baliabideak. Kultura ondarea. Hiri sistema: populazioa eta demografia, ekonomia eta produkzio sistema, ongizate sistema, etxebizitza. Komunikazioak, garraioa eta azpiegiturak.

9. gaia.–Nafarroako Lurralde Antolamenduko Planak (LAP): babes bereziko eremuak, lurzoru babestuak arrisku naturalengatik. Ingurumeneko unitateak.

10. gaia.–Sektoreko, estatuko eta foru legedia eta araudia, lurralde antolamenduan eta hirigintzan eragina duena (I): ingurumena, ingurune fisiko eta naturala, naturaguneak, urak, nekazaritza eta abeltzaintza, babes zibila, kultura ondarea eta memoria historikoa.

11. gaia.–Sektoreko, estatuko eta foru legedia eta araudia, lurralde antolamenduan eta hirigintzan eragina duena (II): industria, merkataritza eta turismo jarduerak. Sektore hauetako erregulazioa: elektrikoa, hidrokarburoak, aireportuak eta telekomunikazioak. Errepideak eta trenbideak. Kanposantuak eta hileta osasuna.

12. gaia.–Hirigintza antolamenduko tresnak eta determinazioak. Garapen eta mugikortasun jasangarriari, etxebizitzari, ekipamenduko espazioei eta zerbitzukoei buruzko determinazioak.

13. gaia.–Udal plan orokorra. Motak. Edukia. Helburuak eta irizpideak Tramitazioa. Indarraldia, aldatzea eta berrikustea. Onestearen ondorioak.

14. gaia.–Garapeneko planeamendua: plan partzialak, plan bereziak. Eraikinak birgaitzeko, zuzkitzeko eta eraberritzeko edo zaharberritzeko jarduketak hiri jardueretarako plan berezietan (PEAU). Xehetasun azterketak. Katalogoak. Ordenantzak. Edukia. Determinazioak. Izapidetzea.

15. gaia–Lurzoruaren hirigintza araubidea. Lurzoruaren sailkapena eta kategoria. Hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren jabeen eskubideak eta betebeharrak. Hiri lurzorua: kondizio eta kategoriak. Hiri lurzoruari eskatzen zaizkion hirigintzako zerbitzuak.

16. gaia.–Lurzoru urbanizaezinaren araubidea. Lurzoru urbanizaezinaren jabeen eskubide eta betebeharrak. Jarduera onartuak, baimengarriak eta debekatuak. Lurzoru urbanizaezinerako baimenak. Lurralde antolamenduko planen (LAP) PN8 eranskina: Lurzoru urbanizaezinean zenbait erabilera eta jarduera baimentzeko irizpideak.

17. gaia.–Hirigintzako balorazioak. Lurren balioa zehazteko irizpideak. Hirigintza desjabetzeak. Desjabetze kasuak. Prozedura. Desjabetzeen lehengoratzea.

18. gaia.–Hirigintzako kudeaketarako elementuak. Irabaziak eta kargak banatzeko eta zuzkiduretarako lurra lortzeko teknikak. Exekuzio unitateak. Banaketa eremuak. Aprobetxamendu tipoa.

19. gaia.–Plangintzaren exekuzioa. Xedea, aurrekontuak eta eskumenak. Urbanizazio proiektuak eta obra arrunteko proiektuak. Urbanizazio gastuak. Partzelazioak eta birpartzelazioak. Birpartzelazio proiektua. Edukia. Izapidetze prozedura. Ondorioak.

20. gaia.–Hirigintzako kudeaketaren motak. Jarduketa sistematikoak eta asistematikoak. Sistemen determinazioa. Sistemaren aldaketa.

21. gaia.–Jarduketa pribatuko sistemak: konpentsazioa, borondatezko birpartzelazioa, eragile urbanizatzailea.

22. gaia.–Jarduketa publikoko sistemak: lankidetza, desjabetzea, nahitaezko betearazpena.

23. gaia.–Hirigintza lizentzia eta erantzukizunpeko adierazpena. Kontzeptua, izaera juridikoa. Eskumena eta prozedura. Eraginkortasuna. Lizentziak etetea.

24. gaia.–Hirigintzako legezkotasunaren babesa eta hautsitako ordena lehengoratzea. Zehapen araubidea. Hirigintzako arau-hausteak graduatzeko eta zehatzeko prozedura.

25. gaia.–Lurzoruaren merkatuan esku hartzeko tresnak: lurzoruko ondare publikoak. Ordezko bizitokia emateko eta itzultzeko eskubideak. Azalera eskubidea eta lehentasunez erostekoa eta atzera eskuratzekoa.

26. gaia.–Ondasun higiezinak baloratzeko metodoak. Kostuaren metodoa. Konparazioaren metodoa. Errentak eguneratzearen metodoa. Hondar metodoa.

27. gaia–VIV/561/2010 Agindua, otsailaren 1ekoa, irisgarritasuneko eta diskriminaziorik ezeko baldintza oinarrizkoen agiri teknikoa garatzen duena, espazio publiko urbanizatuak eskuragarri eta erabilgarri egon daitezen. Egitura eta edukia.

28. gaia.–Nafarroako lurraldearen geografia fisikoa. Nafarroako geografia. Nafarroako geomorfologia, orografia, klimatologia, meteorologia eta hidrologia.

29. gaia.–Paisaiaren babesa, kudeaketa eta antolamendua. Paisaiari buruzko Europako hitzarmena. Paisaiaren tratamendua eta haren babesa hirigintza legedian eta lurralde-antolamendurako tresnetan. Lurralde antolamenduko planen (LAP) PN9 eranskina.

30. gaia.–Geografia informazioko sistemak (GIS). GIS baten definizioa, osagaiak, antolaketa eta ezarpena. GISak aplikatzea lurraldearen antolamendurako. Geografia datuak trukatzeko formatuak. Estandar nagusiak. Geografia informazioaren normalizazioa. Geografia zerbitzuen araudia Espainian.

31. gaia.–Uraren gaineko legedia. 849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duena, garatzen baititu Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen aurretiazko titulua eta I., IV., V., VI. eta VII. tituluak. Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren gaineko intzidentzia.

32. gaia.–Nafarroako administrazio publikoen esku-hartze moduak kutsadura eta ingurumen inpaktua saihesteko eta gutxitzeko. Ingurumen baimen bateratua. Ingurumen ukipenen ebaluazioa. Jarduera sailkaturako lizentzia.

33. gaia.–Ingurumen ebaluazioa. Eraikingintzan, hirigintzan eta lurralde antolamenduan aplikatzea. Ingurumenaren prebentziorako neurriak aplikatzeko gidalerroak. Ingurumen inpaktuaren azterketa (IIE) egiteko faseak. Prozedura eta oinarrizko edukiak.

34. gaia.–Naturaguneen babesa. Nafarroako lege esparrua. Babes figurak. Naturagune babestuen sarea. Natura 2000 sarea.

35. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (I): kontratazio publikoaren printzipioak. Kontratisten gaitasuna eta kaudimena. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak.

36. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (II): plegu arautzaileak. Adjudikazio prozedurak. Lizitazioen publizitatea. Lizitazio elektronikoa. Adjudikazioa.

37. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (III): Kontratuak exekutatzea: exekuzio printzipioak. Prezioen berrikuspena. Kontratuen aldaketak. Eskumena administrazio kontratuetan.

38. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (IV): kontratazio mahaia. Kontratua prestatzeko jarduketak. Administrazio kontratuak exekutatzeko arau orokorrak. Obra kontratua. Hornidura kontratua. Zerbitzu kontratua.

39. gaia.–Kultura ondare higiezinean esku hartzeko lege esparrua Espainian: 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako ondare historikoari buruzkoa. Urtarrilaren 10eko 111/1986 Dekretuari aipamena, 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako ondare historikoari buruzkoa, partzialki garatzen duena.

40. gaia.–Nafarroako arkitektura ondarearen babesa Nafarroako kultura ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legean eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan.

41. gaia.–Nafarroako herri arkitektura. Ingurune fisikoa eta kulturala. Arkitektura aldaerak, motak eta eraikuntza sistemak Nafarroako Mendialdean, Erdialdean eta Erriberan.

3. zatia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: atariko titulua. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Europar Batasuneko Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoez. Hitzarmenez. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

10. gaia.– Administrazio egintzak: administrazio egintzen betekizunak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Egikaritzea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–Datu pertsonalen babesa: 2016/679 Erregelamendua (EB), apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak eta horien gauzatzea. Tratamenduaren arduraduna.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

II. ERANSKINA

Arkitektoen lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

GIDABAIMENA

7946

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

BARNE ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

1425

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

LURRALDE ANTOLAMENDUKO ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

B

3931

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

LURRALDE ANTOLAMENDUKO ZN

LEHIAKETA

FUNTZIONARIOA

2754

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

ETXEBIZITZA ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

2755

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

ETXEBIZITZA ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

3805

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

ETXEBIZITZA ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

7498

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

ETXEBIZITZA ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

B

7499

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

ETXEBIZITZA ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

B

70944

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

B

Iragarkiaren kodea: F2109863