151. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1747/2021 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 159/2021 e prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori H036 zenbakidun izangaiak jarri zuen, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreen lanpostuetan aritzeko deialdia dela eta.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan H036 zenbakidun izangaiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 29ko 1125/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian (deialdiaren xedea zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain-inspektore izateko hamalau lanpostu betetzea), honako hauen aurka: kalifikazio-epaimahaiak kategoriaz igotzeko merezimenduen balorazioaren behin betiko emaitzak onetsiz emandako ebazpena, lanpostuak hautatzeko ekitaldia, prestakuntza ikastaroetan onartuak izan diren izangaien behin-behineko zerrenda eta prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako izangaien zerrenda.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea H036 zenbakidun izangaiak jarritako 159/2021 prozedura arruntean gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta H036 zenbakidun izangaiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2109877