151. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2021eko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa bat egitea Eguesibarko Udalaren Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egunez paratzeko izapidea; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Sarrigurenen, 2021eko ekainaren 15ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2109657