150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLAZTI

2021 urteko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2021eko ekainaren 8tik uztailaren 22ra izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2021eko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, Info-local zerbitzuaren bidez edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratuko ordainagiriak 2021eko uztailaren 15ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Olaztin, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2109338