150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko maiatzaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela 2021eko aurrekontuko 1. aldaketa, diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko den kreditu-gehigarriaren bidezkoa, egoitza berriaren obrak finantzatzeko. Erabaki hori 2021eko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 25ean.

Jendaurreko informazioaren tramitea iragan denez inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe espedientearen kontra, behin betiko onetsi da honako aldaketa hau:

Aurrekontu-egozpena, kreditu-gehigarria

Gastuen goititzea:

1 9200 62200 Eraikinak eta lanak: 72.099,30 euro.

Gastuen goititzea, guztira: 72.099,30 euro.

Aldaketaren finantzaketa

Diru-sarrerak goititzea:

Diruzaintzako gerakina: 72.099,30 euro.

Erriberrin, 2021eko ekainaren 17an.–Mankomunitateko burua, Carmelo Pérez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2109892