150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, Udalaren eraikin, lokal, instalazio edo altzarien erabilera, bai eta bakoitzari dagokion tasa ere, arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatutako ordenantza aldatzea. Erabaki hori 2021eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegazio, kexa edo oharrik egin gabe, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Vianan, 2021eko ekainaren 18an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2109923