150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko
177 eta 548 lurzatietan. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2021ko maiatzaren 7an egin bilkuran,

ONARTU DU:

1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 177 eta 548. lurzatietan, Campin Ariztigain S.L.ek sustatua.

Hasierako onespena 2021eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an eta ez da alegaziorik aurkeztu.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.

3.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.

4.–Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Sunbillan, 2021eko maiatzaren 21ean.–Alkateordea, José Francisco Errandonea Zubieta.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2110051