150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

3., 4., 5. eta 6. aldaketak 2021eko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2021eko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 25ean, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, eta iraganik hamabost egun balioduneko epea, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

3/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

Behin betiko onetsitako 3/2021 aldaketa honako hau da:

APARTEKO KREDITUA:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 16.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 12.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.000,00 euro.

4/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

Behin betiko onetsitako 4/2021 aldaketa honako hau da:

KREDITU-GEHIGARRIA:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 49.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 49.000,00 euro.

5/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

Behin betiko onetsitako 5/2021 aldaketa honako hau da:

APARTEKO KREDITUA:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 56.750,00 euro.

KREDITU-GEHIGARRIA:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 13.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 60.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

–Diru-sarrerak:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 112.750,00 euro.

–Gastuak:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 4.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 13.000,00 euro.

6/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

Behin betiko onetsitako 6/2021 aldaketa honako hau da:

APARTEKO KREDITUA:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.400,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 34.991,00 euro.

FINANTZAKETA:

–Diru-sarrerak:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 34.991,00 euro.

–Gastuak:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.400,00 euro.

Azkoienen, 2021eko ekainaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2109800