150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

10. araua, Desinfekzio-parkearen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituena, aldatzea, arratoiak hiltzeko zerbitzuan lotesle ez diren kasuak arautzeko. Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hogeita bateko apirilaren 15ean hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsi da 10. araua, Desinfekzio-parkeko zerbitzuen prezio publikoak erregulatzen dituena, aldatzea, I. epigrafean (Desinfekzio-parkea) honako testu hau txertatuz:

“Udal plan edo programa bat garatzeko egiten diren arratoiak hiltzeko zerbitzuak ez dira tarifari lotuta egonen”.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 18an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2109927