150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2021eko ekainaren 18an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2109906