150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa, 2021eko udaldian udal igerilekuetako bainu zerbitzua erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasetan. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2021eko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldatzea 2021eko udaldian udal igerilekuetako bainu zerbitzua erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak.

Auzotarrek eta interesdunek, oro har, hogeita hamar egun baliodun izanen dituzte, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea kontsultatu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko. Alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da.

Erriberrin, 2021eko ekainaren 15ean.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2109651