150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Udal informazio aldizkariaren Erredakzio Kontseiluaren funtzionamenduaren araudia. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko apirilaren 13an egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen, hasiera batez, udal informazio aldizkariaren Erredakzio Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko erregelamendua.

Iragarkia 2021eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Hona hemen testua osorik:

Argitara ematen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Sebastián Marco Zaratiegui.

NOAIN ELORTZIBARKO UDALAREN UDAL INFORMAZIO ALDIZKARIAREN ERREDAKZIO KONTSEILUAREN FUNTZIONAMENDUAREN ARAUDIA

1.–Honako hauek osatuko dute Erredakzio Kontseilua: Kultura Kontseilu Sektorialeko kultura ordezkariek eta politikariek, udaleko kultura eta kirol teknikariek, Udal Musika Eskolako teknikari ordezkari batek eta Noaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko teknikari ordezkari batek.

2.–Erredakzio Kontseiluko kide guztiek beren taldeko, kolektiboko edo zerbitzu teknikoko ordezkari izanen dira, gainerako kontseilukideengandik bereiziko dituen kargu espezifikorik edo erantzukizunik gabe.

3.–Erredakzio Kontseiluko kide guztiek ahotsa eta botoa izanen dituzte, kultura eta kirol teknikariek, musika eskolako teknikariek eta gizarte zerbitzuen mankomunitateko teknikariek izan ezik; horiek ahotsa izanen dute, baina botorik ez.

4.–Ibarreko herritarren batek, edozein arrazoi dela eta, Erredakzio Kontseiluko kide izan nahi badu, idatziz eskatu beharko du, eta Erredakzio Kontseiluak onetsi edo ukatuko du eskaera.

5.–Funtzionamendu arrazoiak direla eta, kultura teknikariak eginen ditu Erredakzio Kontseiluaren deialdiak –posta elektroniko bidez, idatziz edo telefonoz–, eta ahaleginduko da Kultura Kontseilu Sektorialaren deialdien egun berean egiten, bi aldiz egin behar ez izateko.

6.–Aldizkariaren zenbaki bakoitzeko gaiak Erredakzio Kontseiluko kideen adostasunez onetsiko dira. Gairen batekin adostasunik ez badago, bozketa eginen da, eta gehiengo soilez onetsiko.

7.–Aldizkarian udalaren kudeaketari buruzko gaiak agertzen badira, udalbatzan onetsitakoak izanen dira, alderdien arteko eztabaidak saihestuta.

Bidezarra.

Noain Elortzibarko udal informazioaren aldizkaria.

Argitaratzailea: Noain Elortzibarko Udala.

Noain Elortzibarko Udalak Bidezarra izeneko doako aldizkaria argitaratzen du hiru hilean behin, ibarreko herritarrei udal informazioa emateko komunikabide moduan.

–Aldizkariaren helburuak.

Helburu hauek betetzen ditu Bidezarra aldizkariak:

  • Inguruko udal, kultura, kirol eta gizarte bizitzaren berri ematen die herritarrei.
  • Udal zerbitzuek sortzen duten jarduera guztia biltzen du.
  • Noain Elortzibarko taldeen ekintza eta jarduera guztien berri ematen du, eta udalak antolatzen dituen ekitaldien balantzea egin.
  • Jasota uztea Noain Elortzibarren bilakaera. Gai hau oso garrantzitsua da ingurune honetan, azken urteotan aldaketa handiak izan dituelako eta oraindik ere izaten ari delako.
  • Noain Elortzibarko bizitza erakusten die Nafarroako gainerako udalerriei.
  • Ohiko komunikabideetan ingurune honi buruz zabaltzen diren albisteak osatzen ditu aldizkariak.

–Aldizkaria egitea.

Aldizkariaren alderdi teknikoaz Heda Comunicación SL arduratzen da. Enpresak estuki lan egiten du udal zerbitzu guztiekin.

Prozesuari ekiteko, Erredakzio Kontseiluaren bilera egiten da udal taldeetako zinegotzien, udal zerbitzuen eta Kultura Kontseilu Sektorialeko kideen artean. Erredakzio Kontseiluak adostasunez erabakitzen ditu zenbaki bakoitzeko edukiak.

Zenbakiko edukiak erabaki ondoren, Heda Comunicación SL arduratzen da bai edukiok idazteaz bai aldizkariaren alderdi teknikoaz. Erredakzio Kontseiluak testu guztiak berrikusten ditu, eta, gero, fotokonposizioa egin eta inprimatu egiten da.

Udalaren bulegoetan uzten dira aldizkariak, eta, handik, Noaingo eta Elortzibarko udalerrietako herritarren postontzietara eramaten dira.

–Aldizkariko edukiak.

  • Udal informazioa: osoko bilkuretako erabakiak, hirigintza planak, abisuak, jardueren laburpena, etab.
  • Kultura Patronatuak sustatutako jardueren programazioa eta balantzea.
  • Udal zerbitzuei zuzendutako orrialdeak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, kultura eta kirol arloak, musika eskola, erretiratuen elkartea, ludoteka, etab.
  • Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeen jarduerari buruzko informazioa.
  • Inguruko kolektiboei buruzko informazioa: guraso elkarteak, Gau Eskola, eskautak, erraldoien eta buruhandien konpartsa, kirol klubak, elkarteak eta lagunarteak, etab.
  • «Sasoiko» bati buruzko erreportajea: eguberriak, inauteriak, uda edo ikasturte hasiera.
  • UIAren albisteei buruzko laburpenak, euskaraz.
  • Publizitatea (aldizkariaren espazioaren % 30 gehienez ere).

–Ezaugarri teknikoak.

  • DIN A4 tamainako aldizkaria.
  • Orrialde kopurua: 20.
  • Inprimaketa: barrualdea zuri-beltzean. Azalak lau koloretan.
  • Papera: couché distiratsua, 115 gramo.
  • Koadernaketa: bi grapaz josia.
  • Tirada: 2.200 ale.
  • Periodikotasuna: hiru hilekoa. Lau ale urtean (martxoa/ekaina/iraila/abendua).

Iragarkiaren kodea: L2109590