150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

Udal ordenantza, arautzen duena administrazio-egoitza elektronikoa. Hasierako onespena

Nabaskozeko Udalak, 2021eko ekainaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen administrazio-egoitza elektronikoa arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nabaskozen, 2021eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2109597