150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZU

Ordenantza, Herri-lurretako aprobetxamenduak eta bideak arautzen dituena. Hasierako onespena

Izuko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko ekainaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri-lurretako aprobetxamenduak eta bideak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Izun, 2021eko ekainaren 18an.–Kontzejuko burua, Laura Layana Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2109904