150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Udal ordenantzak, bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak eta ur horniduraren tasa publikoak arautzen dituztenak.
Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen udal ordenantzan eta Ur horniduraren tasa publikoak arautzen dituen udal ordenantzan.

Hasierako onespena jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia argitaraturik 2021eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3an. Epe hori iragan da inork alegaziorik eta erreklamaziorik aurkeztu gabe; hartara, bi aldaketak behin betiko onetsirik gelditu dira eta, ezarrita dauden legezko ondorioetarako, argitara daitezela agintzen da, onetsirik gelditu diren eran:

ORDENANTZA, BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASA PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

“I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak:

2021eko ekitaldian deuseztatuta gelditzen da tasen ordainarazpena, terrazak, mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak jartzeko bide publikoko aprobetxamenduari dagokionez.”

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN TASA PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

“5. artikulua:

a) Edozein erabileratarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,80 euro.”

Faltzesen, 2021eko ekainaren 21ean.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2109933