150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, Zizur Txikiko 1. poligonoko 518. lurzatian. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2021eko ekainaren 10eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketaren testu bategina, Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 518. lurzatian, José Joaquin Roncal Baraibarrek sustatua.

Argitara ematen da hirigintzako araudiarekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2021eko ekainaren 11n.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109880