150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Eskumenak eskuordetzea

Zizur Zendeako Udalak, 2021eko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onartzea Zarikiegiko Kontzejuaren obra lizentziak emateko eskumena, era berean 2021eko martxoaren 5ean Kontzejuko Batzarrak adostua izan zena.

Jendaurrean jartzen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da hortik aitzina eskumen horren araubide juridikoa legeria orokorrak udaletarako ezartzen duena izanen dela, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30. artikuluan ezarritakoa betez.

Gazolatzen, 2021eko ekainaren 14an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2109753