150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: ICER TOOLS S.L.

Jarduera: metalezko piezen diseinu- eta mekanizazio-tailerra.

Kokalekua: Arazuriko, Arazuri-Orkoien industrialdeko 9.1 lurzatian dago, C kaleko 5. nabea (706. lurzatia, 2. poligonoa).

Oltza Zendean, 2021eko ekainaren 14an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2109656