150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, D ereduko ikasleendako 2020-2021 ikasturtean udako euskarazko kanpaldietarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identif.): 570613.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/570613).

Deialdiaren xedea: D ereduko ikasleentzat antolatutako euskarazko udalekuetan parte hartzeak eragiten dituen gastuak finantzatzea, zati batean, jolas-, kirol- eta/edo naturarekiko harreman-edukiak proposatzen baitituzte.

Eskatzaileen betekizunak:

a) Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikaslea izatea.

b) D ereduko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan).

c) Deialdia argitaratzen den unean gutxienez urtebetez Burlatan erroldatuta egotea.

Eskabideak aurkezteko epea eta tokia: 2021eko irailaren 15etik 30era.

Eskabideak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, edo Burlatako Udalaren erregistro orokorrean (Larrañeta plaza z/g, 31600 Burlata) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozeinetan.

Testu honetan arautzen ez den guztirako, eskatzaileek Nafarroako Aldizkari Ofizialean (156. zk., 2014ko abuztuaren 11koa) horretarako argitaratu ziren oinarri arautzaileak bete beharko dituzte.

Deialdiari eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio gehiago: www.burlata.eus.

Burlatan, 2021eko ekainaren 15ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2109891