150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

Ordenantza fiskala, Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duena. Hasierako onespena

Bidaurretako Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) arautzen duen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bidaurretan, 2021eko ekainaren 18an.–Alkatea, Enara Rabina del Rio.

Iragarkiaren kodea: L2109900