150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa xehatua, Eultza UE1 eta UE2 sektorean.
Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko maiatzaren 27ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Barañaingo Udal Plan Orokorraren aldaketa xehatua Eultza UE1 eta UE2 sektorean, aldaketarik gabe hasierako onespenari dagokionez.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 70.2 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aldaketa xehatu horren testu osoa, orok jakin dezan, ohartaraziz indarrean jarriko dela, testua osorik argitaratu ondoren eta Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 65.2 artikuluan aurreikusitako hamabost eguneko epea igaro ondoren.

Behin betiko onespenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2021eko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2109878