150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Aurrekontuak aldatzeko 3/2021 eta 4/2021 espedienteen hasierako onarpena

Bakaikuko Udalak, 2021eko ekainaren 10ean egindako osoko bilkuran, 2021eko aurrekontua aldatzeko 3. eta 4. espedienteei hasierako onarpena ematea erabaki zen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontu eta gastu publikoaren arloan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. eta 276. artikuluen arabera, espediente hau jendaurrean jarriko da 15 egun balioduneko epean Udal Idazkaritzan, nahi duenak azter dezan eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, horrela onartutako espediente hori behin betikotzat joko da.

Bakaikun, 2021eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2109598