150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2021eko 8. eta 9. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2021eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 8. eta 9. aldaketak Udalak 2021eko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Espedienteak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia argitara eman ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen ediktuen taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedienteak azter ditzaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarririk dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aurrekontu-aldaketen behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2109859