150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Udal ordenantza, prozedura arautzen duena erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa egiteko eta obra txikien determinaziorako

Arbizuko Udalak, 2021eko ekainaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat, prozedura arautzen duena erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa egiteko eta obra txikien determinaziorako, bat etorriz uztailaren 26ko 01/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluarekin.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkezteko, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arbizun, 2021eko ekainaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2109602