150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Ordenantza fiskala, ordaindu beharreko tasak arautzen dituena kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako baimenak emateagatik (ingurumena babestea helburu), hirigintzako txostenak egiteagatik eta hirigintzako espedienteak izapidetzeagatik

Arbizuko Udalak, 2021eko ekainaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea udal ordenantza bat, ordaindu beharreko tasak arautzen dituena kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako baimenak emateagatik, txostenak egiteagatik eta hirigintzako espedienteak izapidetzeagatik. 2007ko abuztuaren 23an onetsi zen.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arbizun, 2021eko ekainaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2109595