150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2021eko 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2021eko ekainaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen MC1, MC2, MC3 eta MC4 aurrekontu-aldaketak, 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorreko aparteko kredituari buruzkoak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arbizun, 2021eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2109589