150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak eta udal zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikuletako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aipatu ordenantzaren aldaketa. Erabaki hori 2021eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 27an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Antsoainen, 2021eko ekainaren 9an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraikiz eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak urtean antolatzen dituen egintza, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua.

I.–Kultur eta kirol arloko denboraldiko jardueren prezio publikoa ordainketa bakar batean pagatzen ahalko da inskripzioa egitean, edo hiru alditan eta honela:

–Lehenengo epea maiatzean, jarduera berritu edo hartan izena ematen denean; prezio publikoaren %40 ordainduko da.

Bigarren epea irailean izanen da eta prezio publikoaren %30 ordainduko da.

Hirugarren ordainketa abenduan eginen da eta prezio publikoaren gainerako %30 ordainduko da.

II.–Neguko igeriketa ikastaroko jardueretan, prezioaren zenbatekoa inskripzioa egitean pagatzen ahal da, edo bi epetan:

Lehenengo epea, izena ematen denean; prezioaren %60 ordainduko da.

Bigarren epea abenduan; prezioaren %40 ordainduko da.

Ezarritako epeetan zatikatutako kuotaren zenbatekoa ez bada ordaintzen, zorra %5 goratuko da, eta beste epe bat jarriko da dagokion abonamendua egiteko. Ordaindu gabe jarraitzeak jarduera egiteko eskubidea galtzea ekarriko du. Baja emanen da jardueran, eta ez da eskubiderik izanen ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko. Orobat, geroratutako kuotak ordaintzeko dituenak ezin izanen du izenik eman ondoko ekitaldietako jardueretan, dituen zorrak ordaindu arte.

III.–Bost hilabetetik behera irauten duten jarduera puntualen prezio publikoa epe bakarrean ordainduko da, hau da, jarduerarako izena ematen denean: igeriketa ikastaro espezifikoak, saskibaloiko campusa eta beste.

4. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.

TARIFEN ERANSKINA

2021-2022 ikasturtea

I. epigrafea.–Kirol jarduerak, 14 urte bitarte.

I.1. Kirol eskolak (14 urte bitarte):

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 160 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 190 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 208 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 256 euro.

I.2. Haurrentzako igeriketa ikastaroak, ikasturte osoa urritik maiatzera:

–3tik 14 urte bitarte, biak barne:

  • Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 178 euro.
  • Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 212 euro.
  • Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 220 euro.
  • Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 254 euro.

1.3. Haurtxoentzako igeriketa ikastaroak:

–30 minutuko iraupena duten 14 saio, astean egun batean.

  • Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 65 euro.
  • Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 85 euro.
  • Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 105 euro.
  • Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 115 euro.

1.4. 16 urtetik gorakoentzako igeriketa ikastaroak:

–45 minutuko iraupena duten 14 saio, astean 2 egunetan.

  • Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 115 euro.
  • Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 125 euro.
  • Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 155 euro.
  • Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 175 euro.

1.5. Igeriketa ikastaro trinkoak ekainean (haurrentzat):

–30 minutuko iraupena duten 15 saio, astean egun batean.

  • Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 60 euro.
  • Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 70 euro.
  • Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 80 euro.
  • Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 95 euro.

1.6. Kirol esparruko beste ikastaro eta jarduera batzuk:

Jarduera bera egiteak eragindako kostuen arabera kalkulatuko da prezio publikoa.

II. epigrafea.–Gazte eta helduendako kirol jarduerak.

II.1. Denboraldiko kirol jarduerak, 15 eta 17 urte bitarteko federatuentzat zein ez-federatuentzat:

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 185 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 220 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 240 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 296 euro.

II.2. Denboraldiko kirol jarduerak, 18 urtetik gorako federatuentzat zein ez-federatuentzat:

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 210 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 250 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 273 euro.

–Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 336 euro.

II.3. Erretiratu eta pentsiodunentzako gimnastika:

–Ordubeteko hiru saio astean: 77 euro denboraldiko.

II.4. Antsoaingo Udalak eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak (Antsoaingo Osasun Barrutia-Oinarrizko Laguntza) sinaturiko hitzarmenean jasotako jarduerak: “Zure kirol errezeta, Idaki osasuna da”.

II.4.1. Antsoainen erroldatutakoak: 10,00 euro / 8 aste (ordubeteko 3 saio astean).

II.4.2. Antsoainen erroldatu gabekoak: 15,00 euro / 8 aste (ordubeteko 3 saio astean).

III. epigrafea.–Haur eta helduentzako kultur-jarduerak.

III.1. Hiri kanpalekuak: 13,22 euro egunean.

III.2. Haurrendako ikastaroak.

–6tik 14 urte bitarte, biak barne: 160,00 euro ikastaro bakoitzeko bizilagunentzat; 180,00 euro, bizilagun ez direnentzat.

III.3. Haurrentzako tailerrak.

20 ordu baino gutxiagoko iraupena duten tailer monografikoetan, izena ematen duten pertsonek jardueraren kostuaren %50 ordaindu beharko dute matrikula gisa.

III.4. Helduentzako tailerrak.

20 ordu baino gutxiagoko iraupena duten tailer monografikoetan, izena ematen duten pertsonek jardueraren kostuaren %50 ordaindu beharko dute matrikula gisa.

IV. epigrafea.–Beste jarduera batzuk.

IV.1. Kirolerako hiri kanpalekuak (bost egunekoak):

–Antsoaingo bizilagunak: 115,24 euro.

–Antsoaingo bizilagun ez direnak: 146,35 euro.

V. epigrafea.–Antzokiko sarrerak.

V.1. Haurrak-Adin guztientzat:

–Zinema, antzerkia eta beste batzuk: 4,00 euro saio bakoitzeko.

Txarteldegian bildutakoaren arabera kontratatutako ikuskizunetan, sarreren prezioa konpainiarekin adostuko da emanaldiaren kontratua egitean.

V.2. Helduak:

–Zinema, abesbatzak, bandak, musika klasikoa: 5,00 euro saio bakoitzeko.

–Antzerkia, dantza, musika: 7,00 euro saio bakoitzeko.

–Ikuskizun bereziak: 11,00 eurotik 22,00 eurora bitarte saio bakoitzeko. Ondorio horietarako, ikuskizun berezitzat hartuko dira kontratatzeko prezioa 3.000,00 eurokoa edo garestiagoa denean (BEZa barne).

Txarteldegian bildutakoaren arabera kontratatutako ikuskizunetan, sarreren prezioa konpainiarekin adostuko da emanaldiaren kontratua egitean.

Epigrafeen gaineko oharrak:

1.–Eskainitako jardueraren batean ez dagoenean plaza nahikorik, plazen esleipena zozketa bidez eginen da, lehentasun-irizpide batzuei jarraikiz: lehenik eta behin, kirol instalazioetan abonamendua duten Antsoaingo bizilagunak; bigarrenik, kirol instalazioetan abonamendurik ez duten Antsoaingo bizilagunak; hirugarrenik, kirol instalazioetan abonamendua duten eta Antsoaingoak ez diren pertsonak; laugarrenik, Ezkaba Eskola Publikoan ikasten duten eta Antsoaingoak ez diren pertsonak; eta azkenik, kirol instalazioetan abonamendurik ez duten, Ezkaba Eskola Publikoan ikasten ez duten eta Antsoaingoak ez diren pertsonak.

2.–Antolaketa eta programazio arrazoiak direla-eta, ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko behin betiko inskripzioa bete ondoren. Gazteriaren Etxeak antolatutako ikastaroetan, ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko behin betiko inskripzioa bete baldin bada, salbu eta itzulketa eskatu duenak uzten duen plaza betetzeko prest dagoen beste pertsonaren bat baldin badago eta kasuan kasuko jarduerak horretarako bide ematen badu. Edonola ere, urritik maiatzera bitarteko iraupena duten ikastaro guztiei dagokienez, jardueraren lehenengo hogeita hamar egunen barruan, Udalak ordaindutako zenbatekoa itzultzen ahalko du behar bezala dokumentaturiko justifikazio bereziak badaude (esate baterako, jarduera bera ez egitea gomendatzen duten mediku-txostenak edo jarduerara bertaratzea nabarmen zailtzen duen etxebizitza-aldaketa egin izana). Ikastaro edo jarduera laburragoetarako, Udalak ordaindutako zenbatekoa itzultzen ahalko du, arestian deskribaturiko moduan, urritik maiatzera bitarteko ikastaroetarako, horiekiko proportzioan eta horien iraupen zehatza oinarri hartuta.

3.–Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira; horiek ordainketa bakarrean ordaindu beharko dira izena ematerakoan. Behin jarduera hasi ondoren, izen ematea izapidetzen bada ikastaroaren lehen laurdenean, kuotaren %100 ordainduko da; izena bigarren laurdenean emanez gero, %75 ordainduko da; ikastaroaren erdia iraganik, %50 edo %25 ordainduko da, ikastaroa hirugarren laurdenean ala laugarren laurdenean dagoen kontuan harturik, hurrenez hurren.

4.–Udalerriko pertsonei errazteko baldintza berberetan izan dezaten ordenantza honek xede dituen jardueretarako sarbidea, horretarako ezartzen den laguntzen deialdian xedatzen dena hartuko da kontuan eta udal aurrekontuetan partida espezifiko bat gaituko da, honela deitua: “Laguntzak kirol eskoletako, gazte eta helduentzako kirol jardueretako, erretiratu eta pentsiodunentzako gimnastika-saioetarako eta Udalaren Kirol Zerbitzuari lotutako haurrentzako kultur-jardueretarako kuotak ordaintzeko”.

5.–Antsoaingo herritarrek badute eskubidea kirol jarduera egin dadin Udaleko Kirol Zerbitzuak funtzionamenduko oinarrizko arau gisa ezarri nahi duen Kode Etikoaren balioen babesean. Orobat, eskubidea dute komunikaziorako bideak izateko, dagokion kirol entitateari eta Udalari iritzi, iradokizun eta kexak planteatzeko berari buruz eta egindako jarduerari buruz. Beraz, izena ematerakoan eta Udaleko Kirol Zerbitzuarekin lotutako edozein kirol jarduera egiterakoan, erabiltzaile eta familiei konpromiso hau proposatuko zaie:

–Kode Etiko hau onartzea, egindako kirol jardueraren zati bereizezin den neurrian eta, hala, erabiltzaile edo adingabearen guraso diren aldetik, beren jarrerari eragiten dion guztian hura betetzeko erantzukizun morala hartzea.

–Kode Etikoa ezartzen eta garatzen laguntzea, bai eta aldizka ebaluatzen ere, horretarako jartzen zaizkion baliabideak erabiliz.

–Kirol jarduera gauzatzen den lekuetako instalazioak zaintzea, bai eta aldagelak eta bertan erabiltzen den kirol materiala ere.

Iragarkiaren kodea: L2109514