150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

2021erako zerga-tasak

Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta abar aldatzen dituen espedientea, 2021erako.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19an, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Honela arautu da:

II.–Toki erakundearen eskumenekoak diren zerbitzuak emateko edo jarduera administratiboak egiteko tasak:

A) Agiriak eta lizentziak egin eta izapidetzea:

3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

a) Obra, eraikuntza eta instalazio industrialetarako obra-lizentzia eskaerak: alde batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.

Karga-oinarriari %0,50eko tarifa aplikatuko zaio; gutxieneko kuota 25 euro izanen da.

C) Udal hilerriko tasa:

b) Nitxoak, hobiak, kolunbarioak edo lurrak erabili edo kontzesioa izateko eskubideak:

Kolunbarioak: 200,00 euro.

Ablitasen, 2021eko ekainaren 18an.–Alkateordea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2109953