150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1670/2021 Ebazpena, ekainaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita 140/2021 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Francisco Javier Torres Zalba jaunak jarri zuen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, 1030 PIZ duen foruzainaren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak lehiaketa edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren behin betiko mailaren argitaratzea dela eta. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 71/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Francisco Javier Torres Zalba jaunak, 1030 PIZ duen foruzainaren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian isiltasun administratiboaren bidez gora jotzeko errekurtso bat ezeztearen aurka. Errekurtso hori Barneko zuzendari nagusiak emandako 178/2019 Ebazpenaren aurkakoa zen, hain zuzen, Nafarroako Foruzaingoaren behin betiko maila onestea eta argitaratzea erabaki zuenaren aurkakoa, deialdi honetan: Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak lehiaketa edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 71/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea 140/2021 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Francisco Javier Torres Zalba jaunak jarri zuen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, 1030 PIZ duen foruzainaren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuak lehiaketa edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren behin betiko mailaren argitaratzea dela eta. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 71/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Francisco Javier Torres Zalba jaunari, 1030 PIZ duen foruzainaren izenean eta hura ordezkatuz aritu baita, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2109616