150. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

129/2021 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, ebazpen honetan atzemandako akatsak zuzentzen dituena: 96/2021 Ebazpena, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Barneko zuzendari nagusiak apirilaren 30ean emandako 96/2021 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen lanpostuak lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko.

Ebazpen horrek, 1.4 apartatuan, hauxe ezartzen du: “Hasiera batean iragarritako lanpostuez gainera, lehiaketa honetan lanpostu bat eskuratzen duten izangaiek hutsik utzitako lanpostuak ere sartuko dira. Ondoriozko lanpostu horiek lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez beteko dira, deialdi honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera”.

Nafarroako Foruzaingoaren 2021eko ekainaren 2ko txostenaren bidez, ikusi da II. eranskinean oker bat dagoela, ez delako sartu Ikerketa Kriminalaren Arloa destinoen aukera gisa. Arlo horretan sartzeko modalitatea berariazko lehiaketa da, eta destinoa Iruñean. Era berean, aipatu txostenak adierazten du deialdiaren V. eranskinean (“Gaitegiak”), ez dela berariaz sartu lanpostu horretara sartzeko gaitegia.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan xedatuta dago egintza edo xedapena eman duen organoari egokituko zaiola zuzentzea administrazio-egintza eta xedapenenetan egiten diren akats material, aritmetiko eta egitatezkoak. Akatsen zuzenketan horrek dakartzan ondorio juridikoak zehaztu beharko dira, eta jakinarazi edo argitaratu diren egintzak izanez gero, zuzenketak ere nahitaez jakinarazi edo argitaratu beharko dira.

Horiek guztiak horrela, eta hitzez hitz jasotako 109.2 eta 125. artikuluetan xedatutakoaren bat etorriz, bidezkoa da akatsok zuzentzea.

Deialdian parte hartzeko asmoa dutenei kalterik ez eragiteko, bidezkoa da eskabideak aurkezteko beste epe bat, hamabost egun naturalekoa, irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren bidez esleituak ditudan eginkizunak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 96/2021 Ebazpenaren “Destinoak aukeratzeko eskabidea” izeneko II. eranskinean atzeman den oker materiala (ebazpen horretan Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen). Egin behar den zuzenketa hau da: sartzea Ikerketa Kriminalaren Arloa destinoen aukera gisa, sartzeko modalitatea berariazko lehiaketa izanik, eta destinoa Iruña.

2. Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 96/2021 Ebazpenaren V. eranskinean (“Gaitegiak”) atzemandako akats materialak zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Zuzenketa ondoren aipatzen dena da:

Honako hau dioen tokian:

“Polizia Judizialaren Lizarrako, Tafallako eta Tuterako Taldeak eta Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigada”.

Honako hau behar du:

“Ikerketa Kriminalaren Arloa, Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigada eta Polizia Judizialaren Lizarrako, Tafallako eta Tuterako Taldeak”.

3. Eskabideak aurkezteko epe berria ezartzea Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdirako, zeina onetsi baitzen Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 96/2021 Ebazpenaren bidez. Epea 15 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Eskabidea nahitaez telematikoki aurkeztu beharko da, Interneten bidez, helbide honetan: http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/17060/Policia-Foral-Concurso-o-concurso-especifico-Subinspector-o-Subinspectora-2021 deialdiaren aipamenetik abiatuta.

Bai destinoa aukeratzeko eskabide berria aurkezten duten izangaiek, bai hasiera batean aurkeztutakoari eusten diotenek ere epe horretan aurkezten ahalko dituzte deialdiaren 5.4 apartatuan ezarritako agiriak.

Edonola ere, hasieran aurkeztutako agiriek baliozkoak izaten jarraituko dute.

4. Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 10ean.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

II. ERANSKINA

Inspektoreordearen mendekotasun funtzionala 2021ean

ANTOLAKETA UNITATEA

DESTINOA

AUKERAKETA

BARNE ARAUBIDEKO BRIGADA

Iruña

Berariazko lehiaketa

IKUSKAPEN OROKORREKO ARLOA

KOMUNIKAZIORAKO ETA EKINTZEN LOTURARAKO BRIGADA

Berariazko lehiaketa

DIBISIO TEKNIKO OROKORRA

GIZA BALIABIDEEN TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

KUDEAKETA ADMINISTRATIBOAREN ETA EKONOMIKOAREN TALDEA

Iruña

Lehiaketa

KOMUNIKAZIORAKO ETA HERRITARREN PARTAIDETZARAKO TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

IRUÑA

Iruña

Berariazko lehiaketa

BALIABIDEAK ADMINISTRATZEKO TALDEA

Iruña

Lehiaketa

GARAPEN TEKNOLOGIKOAREN ETA KALITATEAREN BRIGADA

Iruña

Berariazko lehiaketa

TUTERAKO FORUZAIN ETXEA

POLIZIA ARRETARAKO TUTERAKO BULEGOKO TALDEA

Tutera

Lehiaketa

ANTOLAKETA UNITATEA

DESTINOA

AUKERAKETA

BARNE SEGURTASUNAREN ETA POLIZIA ADMINISTRATIBOAREN ARLOA

BARNE SEGURTASUNEKO BRIGADA

JUSTIZIAKO TALDEA

Iruña

Lehiaketa

JAUREGIKO TALDEA

Iruña

Lehiaketa

PARLAMENTUKO TALDEA

Iruña

Lehiaketa

SEGURTASUN PRIBATUAREN ETA SISTEMEN TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

JOKO ETA IKUSKIZUNEN BRIGADA

Iruña

Lehiaketa

INGURUMENA BABESTEKO BRIGADA

1. INGURUMEN TALDEA

Iruña

Lehiaketa

2. INGURUMEN TALDEA

Iruña

Lehiaketa

TUTERAKO INGURUMEN TALDEA

Tutera

Lehiaketa

INGURUMEN IKERKETAREN TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

ANTOLAKETA UNITATEA

DESTINOA

AUKERAKETA

TRAFIKOAREN ETA BIDE SEGURTASUNAREN ARLOA

TRAFIKOAREN ETA BIDE SEGURTASUNAREN ARLOA

Iruña

Lehiaketa

BIDE HEZKUNTZAKO TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

ATESTATU ETA IKERKETA BRIGADA

Iruña

Berariazko lehiaketa

TUTERAKO TRAFIKO BRIGADA

ATESTATUEN TUTERAKO TALDEA

Tutera

Berariazko lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO TUTERAKO TALDEA

Tutera

Lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO DIBISIOA

BIDE SEGURTASUNEKO 1. TALDEA

Iruña

Lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO 2. TALDEA

Iruña

Lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO 3. TALDEA

Iruña

Lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO 4. TALDEA

Iruña

Lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO 5. TALDEA

Iruña

Lehiaketa

RADAR TALDEA

Iruña

Lehiaketa

GARRAIO TALDEA

Iruña

Lehiaketa

ANTOLAKETA UNITATEA

DESTINOA

AUKERAKETA

HERRITARREN SEGURTASUNAREN ARLOA

PREBENTZIORAKO ETA HERRITARREN ARRETARAKO DIBISIOA

1. EKINTZA TALDEA

Iruña

2. EKINTZA TALDEA

Iruña

3. EKINTZA TALDEA

Iruña

4. EKINTZA TALDEA

Iruña

5. EKINTZA TALDEA

Iruña

6. EKINTZA TALDEA

Iruña

HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO ALTSASUKO TALDEA

Altsasu

HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO ELIZONDOKO TALDEA

Elizondo

HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO LIZARRAKO TALDEA

Lizarra

HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO ZANGOZAKO TALDEA

Zangoza

HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO TAFALLAKO TALDEA

Tafalla

PREBENTZIORAKO ETA HERRITARREN ARRETARAKO TUTERAKO BRIGADA

1. EKINTZA TALDEA

Tutera

Lehiaketa

2. EKINTZA TALDEA

Tutera

Lehiaketa

AGINTARIAK BABESTEKO BRIGADA

Iruña

Berariazko lehiaketa

ESKU HARTZEKO DIBISIOA

ESKU-HARTZE BEREZIETARAKO TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

1. ESKU-HARTZE TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

2. ESKU-HARTZE TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

3. ESKU-HARTZE TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

4. ESKU-HARTZE TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

ANTOLAKETA UNITATEA

DESTINOA

AUKERAKETA

IKERKETA KRIMINALAREN ARLOA

IKERKETA KRIMINALAREN ARLOA

Iruña

Berariazko lehiaketa

SOSTENGU TEKNOLOGIKORAKO TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

SALAKETEN ETA HERRITARREN ARRETARAKO TALDEA

Iruña

Lehiaketa

POLIZIA JUDIZIALAREN DIBISIOA

OSASUNAREN KONTRAKO DELITUEN TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

DELITU INFORMATIKOEN TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

POLIZIA JUDIZIALAREN IPARRALDEKO BRIGADA

Iruña

Berariazko lehiaketa

DELITU EKONOMIKOEN ETA ONDAREAREN KONTRAKO DELITUEN BRIGADA

Iruña

Berariazko lehiaketa

DELINKUENTZIA EKONOMIKOAREN TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

PERTSONEN KONTRAKO DELITUEN BRIGADA

Iruña

Berariazko lehiaketa

LAGUNTZA BRIGADA

Iruña

Berariazko lehiaketa

POLIZIA JUDIZIALAREN LIZARRAKO TALDEA

Lizarra

Berariazko lehiaketa

POLIZIA JUDIZIALAREN TAFALLAKO TALDEA

Tafalla

Berariazko lehiaketa

POLIZIA JUDIZIALAREN TUTERAKO TALDEA

Tutera

Berariazko lehiaketa

POLIZIA ZIENTIFIKOAREN DIBISIOA

LANDA-LANETAKO BRIGADA KRIMINALISTIKOA

Iruña

Berariazko lehiaketa

LABORATEGIKO BRIGADA KRIMINALISTIKOA

Iruña

Berariazko lehiaketa

INFORMAZIO DIBISIOA

IKERKETA TALDEA

Iruña

Berariazko lehiaketa

AZTERKETA ETA INTELIGENTZIA BRIGADA

Iruña

Berariazko lehiaketa

Iragarkiaren kodea: F2109726