149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

142/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak emana, toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea sustatzen duten proiektuak garatzeko 2021ean. DDBN identifikazioa: 566081.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak honako eginkizun eta helburu hauek ditu, besteak beste: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez ezartzen da Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Arau horren 17. artikuluak emate-prozedurak ezartzen ditu, eta bertan adierazten da ohiko prozedura norgehiagoka bidezkoa izanen dela.

Bestalde, hala xedatzen baitu apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoak, balorazioa egiteko, berdintasuneko klausulak txertatuko dira dirulaguntzen oinarri arautzaileetan, baita laguntza publikoa ematea eragozten dutenak ere sexua edo generoa dela-eta lan-jardunbide baztertzaileak izateagatik edo onartzeagatik zehatu edo zigortu dituzten erakunde eskatzaileei.

Azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.

Ikusirik espedienteko txosten tekniko eta juridikoak, adierazten dutenak egokia eta interes publikokoa dela deialdi hau onestea eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuaren oniritzia izanik, proposatu da deialdi hau onestea.

Horrenbestez, erabiliz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia onestea bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea sustatzen duten proiektuak garatzeko 2021ean, baita haren oinarriak ere, foru agindu honen I. eranskinean jaso direnak.

2. 200.000 euroko gastua baimentzea 2021eko gastu-aurrekontuko “Toki entitateentzako diruaguntzak kontziliazio programetarako” izeneko 920006 93300 4609 231500 partidaren kargura.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara, Ekonomia eta Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera.

4. Deialdi honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute toki entitateek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, deusetan galarazi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 24an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA

Toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea sustatzen duten proiektuak garatzeko 2021ean. Oinarri arautzaileak

1. Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da toki entitateei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, horien bidez bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea sustatzen duten programak garatzeko 2021ean.

2. Ekintza diruz lagungarriak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak dirulaguntzak emanen ditu jarduera berritzaileak egiteko, bizitza pertsonala, familia eta lana bateratzea sustatzen dutenak Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietako herritarrei begira.

3. Entitate onuradunak eta betebeharrak.

1. Dirulaguntza hauen onuradun izan daitezke Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak, sartuta daudenak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak toki entitaterako zehazten duen kontzeptuaren barnean, baldin eta 2021ean egiten den kontziliazio proiektu baten gauzapena aurkezten badute.

2. Ezin izanen dira entitate onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debeku egoeraren batean dauden toki entitateak.

4. Proiektuen betebeharrak.

Aurkezten diren proiektuak diseinatuta egonen dira deialdi honen xedearen arabera (1. oinarrian zehaztu da).

Dirulaguntzaren xedekoak izanen dira zaintzaren arloan jardunbide egokiak egiteko ekintzak biltzen dituzten proiektuak eta jarduerak.

Ekintzak zuzenduta egonen dira arreta eta zaintza behar duten pertsonak (adingabeak eta adinekoak) eta/edo desgaitasuna eta/edo dependentzia duten pertsonak zaintzen dituzten edo haietaz arduratzen diren pertsona eta familia guztiei.

5. Bateragarritasuna.

1. Oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira jarduera garatzeko lortzen ahal diren beste batzuekin, horiek beste administrazio publiko batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularretatik etorri, Espainiakoak edo nazioartekoak izan.

2. Hala ere, diruz lagundutako zenbatekoak –bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin baturik– ez du gaindituko entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

Beste laguntza edo diru-sarrera batzuk lortzearen ondorioz diruz lagundutako proiektuaren edo programaren zenbatekoa gainditzen bada, soberakina Nafarroako Foru Administrazioari itzuli beharko zaio.

6. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Proiektu bakoitzeko, gehienez ere 25.000 eurokoa izanen da dirulaguntza.

Proiektu bakarra lagunduko da diruz toki entitate bakoitzeko. Dirulaguntzak emateko ezinbestekoa izanen da aurrekontuan horretarako diru nahikoa egotea. Nolanahi ere, onetsitako proiektuen zenbateko guztia txikiagoa bada aurrekontuko partidako zenbatekoa baino, toki entitate batek aurkeztutako bigarren proiektu bat ere laguntzen ahalko da diruz. II. eranskineko lehentasun hurrenkeraren arabera baloratuko da.

7. Gastu diruz lagungarriak.

1. Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak dirulaguntzaren xedeko jarduera garatzeko beharrezkoak direnak izanen dira. Honako hauek dira diruz laguntzen ahal diren gastuak, zehazki:

a) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak.

b) Proiektua garatzeko laguntza teknikoa.

c) Langileria gastuak: entitateak ekintza gauzatzeko propio kontratatzen dituen kanpoko langileak kontratatzeagatik, edo entitateko langileek beraiek ekintzan jarduteagatik, dedikazioaren portzentajearen arabera; kasu horretan, zehatz-mehatz identifikatu beharko dira langile horiek eta zer dedikazio portzentajerekin aritu diren proiektuan.

d) Ematen den dirulaguntzaren %10 arte egozten ahalko zaie zeharkako gastuei, baldin eta zerikusia badute kudeaketa administratiboarekin edo hornidurekin (hala nola, ura, argia eta telefonoa), zentzuzko neurri batean, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta jarduera benetan gauzatzen den epean egin badira.

2. Gastu diruz lagungarrien eskuratze-kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

3. Diruz laguntzen ahal dira 2021eko abenduaren 20ra arte egiten diren gastu hauek: ondasunak ematea, langileak kontratatzea edo zerbitzuak ematea.

8. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

1. Entitate sustatzaileek hilabeteko epean aurkeztu beharko dute eskaera, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Entitate interesdunaren legezko ordezkariak sinatu beharko ditu eskaera horiek.

3. Eskaerak telematikaren bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.

Erregistroaren funtzionamendu okerrak aurkezpen telematikoa egitea eragozten duen kasuetan bakarrik onartuko dira aurkezpen ez telematikoak Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroetan (González Tablas 7, 31005 Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan, behin eragozpen hori gertatu dela frogatuta.

Horrez gain, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz marta.sanz.muruzabal@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaeren kasuan, Posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak bete beharko dira. Entitate eskatzaileek iragarriko dute eskaera bidali dutela, mezu elektroniko bat igorriz marta.sanz.muruzabal@navarra.es helbidera, egun berean.

Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

9. Aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra.

Toki entitate bakoitzak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

1. Proiektuaren memoria, inprimaki elektroniko ofizialean. Erakunde interesdunek eskura izanen dute gobernuaren webgunean eta Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren helbide elektronikoan (III. eranskina).

2. Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

3. Agiri ekonomikoak (eredua IV. eranskinean):

a) Programako gastuen eta diru-sarreren guztirako aurrekontua, kontzeptuz kontzeptu xehakatua: egin beharreko ekintza zehatzak eta ekintza horiek eginen dituzten langileak.

b) Kasua bada, zer beste baliabide dituen programa osoa finantzatzeko, kontuan hartuta ezen diru-sarrerak, jaso daitekeen dirulaguntza barne, ezin direla izan programaren kostu osoa baino handiagoak.

4. Erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa, adierazteko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen menpe dagoela eta 13. artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen dituela.

6. Dirulaguntza transferentzia bidez jasotzeko eskaera, behar bezala betea, VI. eranskineko ereduaren araberakoa.

10. Dirulaguntza emateko, antolatzeko eta instruitzeko prozedura.

1. Norgehiagokako araubidea erabiliko da dirulaguntzak emateko, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan aurreikusitako moduan.

2. Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak tramitatuko ditu eskaerak, eta Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari egokituko zaizkio aurreikusitako dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak. Zuzendariordetza horrek, halaber, egiaztatuko du beharrezko baldintzak betetzen direla dirulaguntzak eskuratzeko, eta ofizioz baloratuko ditu eskaerak oinarri hauen arabera.

Instrukzio organoak arlo juridikoko administrazio publikoko teknikari baten eta arlo ekonomikoko beste baten laguntza izaten ahalko du.

3. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin, toki entitate eskatzaileari errekerituko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari. Errekerimendu hori kasu hauetan eginen da:

a) Eskaeran identifikazio daturik ez dagoenean, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

c) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozein.

4. Gainerako kasu bakar batean ere, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari lotutako kasu bakar batean ere, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

5. Eskaerak baloratzeko batzorde tekniko bat izanen da, honako hauek osatua: Familiaren eta Adingabeen zuzendariordea, Familien Ataleko burua eta Familia Bulegoko burua.

6. Programak baloratu ondoren, instrukzio organoak ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari.

11. Baloratzea eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 40 puntu, gutxienez, II. eranskineko “B” apartatuko balorazioan.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da, seigarren oinarrian ezartzen den gehieneko mugarekin.

4. Dirulaguntzak emateko, balorazio irizpideen arabera ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio, erabilgarri dagoen kreditua agortu arte. Dirulaguntza bat emanen da toki entitate bakoitzeko.

5. Eskaera guztietarako behar adinako krediturik ez badago, ez da hainbanaketarik eginen.

6. Eskaeran aurkeztutako kalkulu ekonomikoa benetan justifikatutakoa bezalakoa ez bada, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoaren arabera erregularizatu beharko da dirulaguntzaren zenbatekoa.

7. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan eskaera guztiei heltzeko kreditu aski ez badago, II. eranskineko “B” apartatuan puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna.

8. Nolanahi ere, proiektu bakarra izanik toki entitate bakoitzeko, lehentasun ordenaren arabera onetsitako proiektu guztien zenbatekoa txikiagoa bada deialdi honetako aurrekontuko partida baino, toki entitateek aurkeztutako beste proiektu batzuk lagunduko dira diruz, baremoaren araberako puntuazio-ordenari jarraituz.

12. Dirulaguntza emateko ebazpena eta publikotasuna.

1. Instrukzio organoak egindako ebazpen proposamena ikusita, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak dirulaguntzak esleitzeko ebazpena emanen du.

2. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, onartutako aurrekontua, onetsitako zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaeren berariazko ezespenak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala. Horien artean, adierazi beharko da zein ezesten den aurrekontuko mugagatik.

3. Ebazpenak eman eta jakinaraziko dira Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 23 artikuluan legez ezarritako gehieneko epean. Epe hori bukatuta, entitate interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

4. Deialdiaren ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da (www.nafarroa.eus).

5. Berariazko edo ustezko ebazpenaren kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazten denetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auziak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

13. Gauzatzeko epea.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 13ra bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne.

14. Dirulaguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza ordaintzeko, lehenago justifikatu beharko da programa egin dela, 16. oinarrian adierazitakoa betez, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 32. artikuluan zehaztutakoarekin. Beranduenez, 2021eko abenduaren 20an aurkeztu beharko da azken justifikazio tekniko eta ekonomikoa.

15. Jarraipena eta kontrola.

Instrukzio organoak jarduketen jarraipena, ebaluazioa eta kontrola eginen du, eta haien kalitateaz eta eraginkortasunaz arduratuko da. Horretarako, jarraipen eta kontrolerako beste jarduketa batzuk galarazi gabe, entitate onuradunak egindako jarduerei buruzko urteko memoria tekniko bat aurkeztu beharko du justifikazio ekonomikoarekin batera.

16. Justifikazioa.

Diruz laguntzen den proiektuaren guztirako gastuaren justifikazioa, toki entitateko Idazkaritzak emandako ziurtagiria aurkeztuta; bertan, diruz laguntzen diren jarduketak eta haien kostua aitortuko dira, eta haiek garatzean izan diren gastuak zehaztuko dira. Deialdi honen ondorioetarako, ziurtagiri horrek ordainketaren egiaztapenerako balioa izanen du. Eskaeran aurkeztu den aurrekontua zenbatekoa zen, horixe izanen da justifikatu beharreko kopurua, emateko ebazpenean onartu ez diren kontzeptuak salbuetsita.

Entitate onuradunek azken txostena aurkeztuko dute, zein dagokion, diruz lagundu den proiektuaren exekuzioa azalduz.

a) Txosten teknikoa: gutxienez honako atal hauek jasoko ditu, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Sexuaren arabera banatutako datuak.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

Txosten teknikoa hizkera inklusibo eta ez-sexistan idatzi beharko da.

b) Proiektuaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera sailkatuta.

c) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, izan diren desbideratzeak adierazita.

d) Diruz lagundutako proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horri behar diren gastu- eta ordainketa-egiaztagiriak gehituko zaizkio. Egiaztagiri gisa, bankuko kontu-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen.

Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan, edo partzialetan (behar balira), funts horien zenbatekoa, jatorria eta helmuga frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak dirulaguntza jaso duten jarduerei aplikatu zaizkiela.

Azken txostena, eta diruz lagundu den proiektuari aplikatutako gastu guztien ordainagiriak, 2021eko abenduaren 20an aurkezten ahalko dira beranduenez, egun hori barne.

17. Entitate onuradunen betebeharrak.

1. Proiektu baterako dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horretan sartzen da, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea, baita beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere.

b) Oinarri arautzaile hauetan aipatzen diren frogagiriak aurkeztea.

c) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

d) Lagundutako jarduera finantzatzeko eskatu edo lortutako bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza ematen duen organoari. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

e) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen bitartean.

f) Erakundearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

g) Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritako betebeharrak betetzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Gobernuaren parte-hartzearen zabalkundea egiteko arauak ezarri ziren, gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren, familiaren, haurren eta kontsumoaren arloetan diruz lagundutako edo kontratatutako zerbitzu eta zentroetan egiten diren programa, jarduera, inbertsio eta jarduketetarako.

Diruz lagundutako ekintzetan Nafarroako Gobernuaren eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren parte-hartzea azaltzeko betebeharra bete dela frogatzen duen frogagiria aurkeztu beharko da; izan ere, proiektuari lotutako publizitate, hedapen eta agiri guztietan Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta testu hau agertu behar dira, edozein dela ere erabilitako bitartekoa: “Nafarroako Gobernuak-Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak diruz laguntzen dute”. Testu horrek bete beharko ditu Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoak.

h) Kontratatutako langileei dagokienez, proiektua gauzatzeak berekin dakartzan lan betebeharrak betetzea.

i) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

j) Zuzendariordetzara igortzea parte-hartzaileen kontratuak, kontratazioaren egunetik hasi eta 15 eguneko epean.

k) Eskubide Sozialetako Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzean nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira.

Funtsezko aldaketatzat joko dira helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina dutenak, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, dirulaguntza jaso dezakeen gastu bakoitzaren %5eko desbideratze ekonomikoa ekartzen dutenak. Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere diruz lagundutako proiektua egiteko epea bukatu baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.

Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko zaizkio Nafarroako Gobernuari dagokion justifikazio txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

l) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

m) Betiere, pertsonei buruzko datuak, azken onuradunenak izan edo esku hartzen duten langileenak izan, sexuaren arabera bananduta egonen dira, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 20. artikuluarekin eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 19. artikuluarekin.

n) Entitate eskatzaileek Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean aurreikusten diren gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte.

o) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

18. Azpikontratazioa eta hornitzaileen kontratazioa.

1. Oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako ondorioetarako, azpikontratatu daiteke, alegia, beste batzuekin hitzar daiteke dirulaguntzaren xede den jarduera egitea, hein batean edo guztiz. Entitate onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte-bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, betiere entitate horiek egin ditzaketen prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita.

Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

2. Hornitzaileak kontratatzea. Toki entitate onuradunek frogatu beharko dute Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeak arlo horretan ezartzen dizkieten betebeharrak betetzen dituztela.

19. Ez-betetzeak eta dirua itzultzea.

1. Dirulaguntzaren ordainketa osoa edo partziala jasotzeko eskubidea galduko da edo, kasua bada, hartutako zenbatekoa osorik edo partez itzuli beharko da baldin eta proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da. Dena dela, entitateak modu boluntarioan eskatzen ahalko du justifikatu gabeko dirulaguntzaren zenbatekoaren itzulketa. Horretarako, frogagiri bat aurkeztu beharko du erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aldez aurretik ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldearen adinakoa. Kasu horretan, ez da berandutze-interesik aplikatuko, eta ulertuko da entitateak espresuki uko egiten diola itzultzen duen zenbatekoari.

2. Orobat, entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun-printzipioari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren.

3. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Azken justifikazioan formalak baino ez diren ez-betetzeak gertatzen badira, dagozkion dokumentuak zenbat egun aurkeztu diren epetik kanpo hartuko da kontuan, eskala honen arabera:

  • Egun baliodun batetik hirura bitarteko atzerapena: %5eko murriztapena arte.
  • Lau eta sei egun baliodun arteko atzerapena: %50eko murriztapena.
  • Sei egun balioduneko atzerapena baino gehiago: dirulaguntza osoa itzultzea edo galtzea.

4. Aurreko apartatuetan xedatutakoa galarazi gabe, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluko III. kapituluan xedatutakoari. Dirua itzultzea eskatzeko prozedura ebatzi beharko da hura hasten denetik 12 hilabeteko epean.

20. Errekurtsoak.

Oinarrien kontra eta berariazko eta ustezko ebazpenaren kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute toki entitateek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazten denetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auziak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

21. Aplikatzekoa den legedia.

Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa, behar diren ondorioak izan daitezen.

II. ERANSKINA

Balorazio-irizpideak (100 puntu)

A. BIDEZKOTASUN INSTITUZIONALA

(10 puntu gehienez)

A1

Generoa

6 puntu gehienez

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako plana izatea

2 puntu

Tokiko protokolo bat izatea genero-indarkeriaren kontra edo sexu jazarpena eta sexuagatiko jazarpena prebenitzeko.

2 puntu

Berdintasuneko teknikariaren figura izatea toki entitatean

2 puntu

A2

Gaitasun finantzarioa (hainbat finantzaketa iturri izatea)

1 puntu gehienez

3 finantzatzaile baino gehiago (Nafarroako Gobernua barne)

Puntu bat

2 finantzatzailera arte (Nafarroako Gobernua barne)

0,5 puntu

A3

Esperientzia kontziliazioaren eta erantzunkidetasunaren lan esparruan

3 puntu gehienez

Azkeneko 5 urteotan kontziliazioaren eta/edo erantzunkidetasunaren arloan egindako proiektuen kopurua (puntu bat proiektu bakoitzeko; 0 puntu, proiekturik ez bada)

Puntu bat proiektu bakoitzeko

B. PROIEKTUAREN BALORAZIOA

76 puntu

B1

Proiektuaren koherentzia

30 puntu gehienez

b.1.a

–Proiektuaren oinarriak

• Guztiz koherentea da

5 puntu

• Partzialki koherentea da

3 puntu

• Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0 puntu

b.1.b

–Helburuak

• Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

5 puntu

• Koherenteak dira, baina gutxi zehaztuta daude

3 puntu

• Inkoherenteak dira eta gutxi zehaztuta daude

0 puntu

b.1.c

–Jardueren deskribapena

• Zehatz deskribatuta

5 puntu

• Ez daude zehatz deskribatuta

3 puntu

• Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0 puntu

b.1.d

–Espero diren emaitzak

• Zehatz deskribatuta

5 puntu

• Ez daude zehatz deskribatuta

3 puntu

• Ez dira bete

0 puntu

b.1.e

–Jardueren egutegia

• Zehatz deskribatuta

5 puntu

• Ez dago zehatz deskribatuta

3 puntu

• Ez da bete

0 puntu

b.1.d

–Jarduerak egitean hartutako zeharkako neurrien intentsitatea (genero-ikuspegia, aukera berdintasuna, ingurumen neurriak, hizkuntzen erabilera, kulturartekotasuna, belaunaldien arteko harremanak, etab.)

5 puntu gehienez

• Gutxienez zeharkako hiru neurri jasotzen ditu (genero ikuspegia barne)

5 puntu

• Gutxienez zeharkako bi neurri jasotzen ditu (genero ikuspegia barne)

3 puntu

• Genero ikuspegia zeharka txertatzen du

2 puntu

B2

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

10 puntu gehienez

b.2.a

–Adierazleak:

3 puntu gehienez

• Adierazle kuantitatibo eta kualitatibo egokiak daude

3 puntu

• Adierazle bakarrik kuantitatibo edo bakarrik kualitatibo egokiak daude

1,5 puntu

• Ez dago adierazlerik, edo ez dira egokiak

0 puntu

b.2.b

–Egiaztapen iturriak:

3 puntu gehienez

• Aski eta egokiak

3 puntu

• Ez aski, baina egokiak

1,5 puntu

• Desegokiak

0 puntu

b.2.c

–Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea:

4 puntu gehienez

• Oso egokia

4 puntu

• Egokia

2 puntu

• Desegokia

0 puntu

B3

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(16 puntu gehienez)

b.3.a

–Giza baliabideen egokitasuna: (Profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratzen dira)

4 puntu gehienez

• Oso egokia

4 puntu

• Egokia

3 puntu

• Hala-holakoa

2 puntu

• Desegokia

0 puntu

b.3.b

–Boluntarioen parte-hartzea proiektuan (boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa)

4 puntu gehienez

• Boluntarioek hartu dute parte, funtzio zehatzekin.

4 puntu

• Boluntarioek hartu dute parte, funtzio zehaztugabeekin.

2 puntu

• Ez dute parte hartzen

0 puntu

b.3.c

–Baliabide tekniko egokiak izatea: materialak, lokalak...

4 puntu gehienez

• Oso egokia

4 puntu

• Egokia

3 puntu

• Hala-holakoa

2 puntu

• Desegokia

0 puntu

b.3.d

–Aurrekontuaren xehakatze egokia:

4 puntu gehienez

• Oso egokia

4 puntu

• Egokia

3 puntu

• Hala-holakoa

2 puntu

• Desegokia

0 puntu

B4

Aurkeztutako proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste zerbitzu publiko batzuekin:

4 puntu gehienez

b.4.a

–Egitura bat planteatzen du aldian aldiko koordinazioa egiteko zerbitzu publikoekin (gizarte, osasun, hezkuntza eta gazteria arlokoekin eta beste batzuekin)

4 puntu gehienez

• Koordinazioa sistematikoa eta erregularra da.

4 puntu

• Koordinazioa badago, baina ez da sistematikoa.

2 puntu

• Aldian behin jartzen dira harremanetan.

Puntu bat

• Ez dago koordinaziorik ez harremanik zerbitzu publikoekin.

0 puntu

B5

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

16 puntu gehienez

b.5.a

–Aurkeztutako proiektuaren onuradunen profila

5 puntu gehienez

• Lehentasunez zuzenduta dago desgaitasuna eta/edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen zaintzaileei eta/edo arduradunei

2,5 puntu

• Lehentasunez zuzenduta dago guraso bakarreko familiei edo guraso bakarreko familia egoeran daudenei

2,5 puntu

b.5.b

–Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa

4 puntu gehienez

• Oso egokia

4 puntu

• Egokia

3 puntu

• Hala-holakoa

2 puntu

• Desegokia

0 puntu

b.5.c

–Pertsonen sarbiderako erabilitako prozedura

4 puntu gehienez

• Bakar-bakarrik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Auzo Unitateen edo beste baliabide publiko batzuen bidez.

4 puntu

• Batez ere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Auzo Unitateen edo beste baliabide publiko batzuen bidez.

3 puntu

• Beste gizarte entitate batzuen bidez gehienbat

2 puntu

• Sarbide partikularra

Puntu bat

b.5.d

–Proiektuaren onuradunek parte hartzeko bideak izatea (iradokizunetarako postontzia, gogobetetasun inkestak, ebaluazioko galde sortak, etab.)

3 puntu gehienez

• Bada halakorik, eta nahikoa xehakatuta daude.

3 puntu

• Bada halakorik, baina ez dira nahikoak edo ez daude nahikoa xehakatuta.

Puntu bat

• Ez du.

0 puntu

C.–BESTELAKOAK

14 puntu gehienez

C1

Programa berritzailea izatea

8 puntu gehienez

–Berritzailea, ez baita halakorik inoiz egin Foru Komunitatean

4 puntu

–Berritzailea, berrikuntzak dakartzalako metodologian, helburuetan, erabilitako baliabideetan, etab.

4 puntu

–Ez du inolako alderdi berritzailerik

0 puntu

C2

Genero ikuspuntuaren ezartze maila

4 puntu gehienez

–Hizkera inklusiboa eta ez-sexista erabiltzea –bereziki, gaztelaniaz–, hauen bidez: izen generikoak eta bi generoen aipamena

4 puntu

–Sexuaren arabera banatutako datuak

2 puntu

–Ez ditu banatzen

0 puntu

C3

Teknologia berrien erabilera

2 puntu gehienez

–Parte-hartzaileek eta teknikariek erabiltzen dituzte

2 puntu

–Parte-hartzaileek erabiltzen dituzte

Puntu bat

–Ez dira erabiltzen

0 puntu

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

III. eranskina.–Eskabidea (DOC).

IV. eranskina.–Dokumentazio ekonomikoa (XLSa).

Iragarkiaren kodea: F2108630