149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOETAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Hasierako onespena

Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarreak, 2021eko ekainaren 14an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Batzarrearen bulegoetan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Argitara ematen da, aipatutako aginduetan ezarritakoa betez.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2021eko ekainaren 16an.–Batzarreko burua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2109825