149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIREKO ETA PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua.
Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak 2021eko martxoaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen Beireko eta Pitillasko Langileen Mankomunitatearen aurrekontu orokor eta bakarra, eta erabaki hori 2021eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26n, bai eta Beireko eta Pitillasko udalen iragarki-tauletan ere; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat.

Jendaurreko aldian alegazioak aurkeztu ziren; alabaina, horiek ezetsi egin ziren Batzar Orokorrak 2021eko maiatzaren 27an egin bilkuran. Aipatu bilkuran, 2021eko aurrekontua behin betiko onestea erabaki zen, eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin bat, argitara ematen da haren laburpena, kapituluka.

Laburpena, kapitulu ekonomikoen arabera

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 105.500,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 6.800,00 euro.

Gastuak, guztira: 112.300,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 112.300 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 112.300 euro.

Pitillasen, 2021eko ekainaren 14an.–Mankomunitateko burua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2109637