149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIREKO ETA PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsi zen 2021eko martxoaren 25ean, eta jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaraturik, 2021eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 26an.

Jendaurreko aldian erreklamazioak aurkeztu ziren, eta horiek ezetsi egin ziren, Batzar Orokorrak 2021eko maiatzaren 27an hartutako erabaki baten bidez; halaber, behin betiko onetsi ziren 2021eko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda; hona hemen xehaturik:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Lanpostua: idazkaria. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa: %45; Nafarroako Gobernua-Sindikatuak hitzarmena: %2; finkatze osagarria (2007ko KPIa): %3,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Osagarriak: lanpostukoa (Diruzaintza): %22,5; Nafarroako Gobernua-Sindikatuak hitzarmena: %4; finkatze osagarria (2007ko KPIa): %3,36; mailakoa: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Administrari-ofiziala: María Cruz Bravo Erdociain. Administrazio egoera: jardunean.

Bitarteko administrazio-kontratudunak/funtzionarioak

Idazkaria: Raúl Echarri Jiménez. Administrazio egoera: jardunean.

Pitillasen, 2021eko ekainaren 14an.–Mankomunitateko burua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2109636