149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

25E FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez handitzen baita Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren otsailaren 1eko 1E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsitako dirulaguntzen deialdira bideratutako kreditua. Dirulaguntzak horiek toki erakundeentzat eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzat dira, 2021. urtean kulturen arteko bizikidetza eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuak egiteko.

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak otsailaren 1ean emandako 1E/2021 Foru Aginduaren bidez, toki erakundeentzako eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntza deialdi bat onetsi zen, 2021. urtean kulturen arteko bizikidetza eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuak egiteko.

2. atalean, 350.000 euroko gastua baimendu zen. Horietatik 150.000 euro F10002-F1200-4609-231900 partidaren kargura (Toki erakundeentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako), eta 200.000 euro, F10002-F1200-4819-231900 partidaren kargura (Gizarte entitateentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako), 2021eko Gastuen Aurrekontukoak biak ere.

Atal horretan berean, bigarren paragrafoan ezartzen da ezen, goian adierazitako kopuruaz gainera, dirulaguntzak finantzatzeko kreditua gehienez 170.000 euro handitzen ahalko dela 2021eko Gastuen Aurrekontuko F10001-F1100-4819-231903 partidaren kargura (“Migratzaileei harrera egiten eta laguntza ematen dieten erakundeentzako dirulaguntzak”), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letran ezarritako baldintzei jarraikiz, baldin eta aurrekontuan krediturik badago.

Kasu horretan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta beste deialdirik egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntzak emateko ebazpena onetsi aurretik. Publizitate horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko beste eperik irekitzea, ez eta eskaerak ebazteko epea berriz kontatzen hastea ere.

Beharrezkoak diren betebeharrak bete ondoren, 35.395,58 euroko kreditua gelditu da erabilgarri 2021eko Gastuen Aurrekontuko F10001 F1100 4819 231903 partidan, “Migratzaileei harrera egiten eta laguntza ematen dieten erakundeentzako dirulaguntzak” izenekoan. Diru hori erabiliko da honako deialdi honetan baimendutako kreditua handitzeko: toki erakundeentzako eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen deialdia, 2021. urtean kulturen arteko bizikidetza eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuak egiteko.

Bidezko diren legezko tramiteak eginda, gehieneko kopuruak honela banatuko dira: 185.395,58 euro F10002-F1200-4609-231900 partidaren kargura izanen dira (Toki entitateentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako), eta 200.000 euro, F10002-F1200-4819-231900 partidaren kargura (Gizarte entitateentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako), 2021eko Gastuen Aurrekontukoak biak ere.

Ikusirik Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren proposamen txostena, baita kontu-hartzaile delegatuaren onespena ere.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 35.395,58 euroan handitzea deialdi honetarako baimendutako kreditua: toki erakundeentzako eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen deialdia, 2021. urtean kulturen arteko bizikidetza eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuak egiteko. Kreditu hori 2021eko Gastuen Aurrekontuko partida honen kargura finantzatuko da: “Toki erakundeentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako” izeneko F10002-F1200-4609-231900 partida.

2. Agindu honek ez du inola ere ekarriko eskaerak aurkezteko epea berriro irekitzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Administrazio bidea amaitzen ez duen foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 18an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2109903