149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 17an.

Ezkarozen, 2021eko ekainaren 14an.–Mankomunitateko burua, Xabier Maiza Eseberri.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: erregelamenduaren arabera; hau da, Mankomunitateko udalerrietako titularrek beteko dute txandaka.

Izenen zerrenda

Kargua: idazkari kontu-hartzailea; Mankomunitateko udalerrietako titularrek beteko dute txandaka.

Iragarkiaren kodea: L2109634