149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lehenbiziko aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko apirilaren 29ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen lehenbiziko aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Aldaketa hori argitaratu zen 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 15ekoan.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da lehenbiziko aldaketa 2021eko plantilla organikoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2021eko ekainaren 18an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ERANSKINA

Deklaratzea hutsik dagoela Herritarren Segurtasunaren Arloko 37013 zenbakidun lanpostua

1. 2021eko plantilla organiko indarduna aldatzea, deklaratuz hutsik dagoela Herritarren Segurtasunaren Arloko 37013 zenbakidun lanpostua.

2. Behin betiko onestea lehenbiziko aldaketa hau, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iragarkiaren kodea: L2109901