149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da 2021. urteko udal aurrekontua, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide). Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ean.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 144.000 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.500 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 22.655 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 88.465,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 118.670,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 51.450,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 428.740,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 97.070,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasuneko eta zerbitzuetako gastu arruntak: 172.140,33 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.050,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 7.004,67 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 118.100,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 32.375,00 euro.

Gastuak, guztira: 428.740,00 euro.

Uxuen, 2021eko ekainaren 15ean.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2109852