149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

21E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez 2021eko dirulaguntzen deialdiaren kreditua handitzea onesten baita irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek egin ditzaten migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak (deialdi hori Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren otsailaren 17ko 3E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsi zen).

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren otsailaren 17ko 3E/2021 Foru Aginduaren bidez, 2021eko dirulaguntzen deialdia onetsi zen irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek egin ditzaten migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak.

2. apartatuan 440.953,59 euroko gastua onartu zen; horietatik, 270.953,59 euro “PFEZaren %0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partidaren kargura ziren, eta 170.000 euro “Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231903 partidaren kargura (biak 2021eko gastuen aurrekontukoak).

Apartatu horrek berak ezartzen du, hirugarren paragrafoan, lehen esandako kopuruaz gain, dirulaguntzen finantzaketa handitzen ahal dela, gehienez 7.278.65 euroko kopuru gehigarriarekin, “PFEZaren %0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partidaren kargura, kreditua sortu baita itzulketen diru-sarrerak egiteagatik “Itxitako ekitaldietako itzulketa” izeneko F10000 F1000 3800 000000 partidan; diru-sarrera horien jatorria deialdi honetan dute: irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateentzako deialdia, 2020. urterako, migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuetarako.

Kasu horretan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta deialdi berririk egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntza emateko ebazpena eman aurretik, eta publizitate horrek ez du ekarriko eskabide berriak aurkezteko epe berririk irekitzea, ez eta ebazpena emateko epe berria irekitzea ere.

Esandako 2. apartatuak aipatzen dituen itzulketen espedienteak amaitu eta gero, eta obligazio guztiak bete eta gero, 3.238,61 euroko kreditu erabilgarria gelditzen da, zeina erabiliko baita irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek egin ditzaten migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak 2021. urtean izeneko deialdiaren zenbateko baimendua handiagotzeko (Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legearen 2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz).

Gehieneko kopuruak honela banatuko dira: 274.192,2 euro “PFEZaren %0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partidaren kargura, eta 170.000 euro, “Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231903 partidaren kargura (biak 2021eko gastuen aurrekontukoak).

Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak egindako proposamen txostena eta kontu-hartzailetza delegatuaren oniritzia ikusirik.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 3.238,61 eurotan handitzea deialdi honetarako baimendutako kreditua: 2021eko dirulaguntzen deialdia, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek egin ditzaten migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta lagun egiteko proiektuak. Kreditu hori 2021eko gastuen aurrekontuko partida honen kargura izanen da: “PFEZaren %0,7ko funtsa. Migratzaileei harrera eta lagun egiteko entitateentzako dirulaguntzak” izeneko F10001-F1100-4819-231900 partida.

2. Agindu honek ez du inola ere ekarriko eskabideak aurkezteko epea berriro irekitzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Administrazio bidea amaitzen ez duen foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN).

Iruñean, 2021eko maiatzaren 28an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2108909