149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Ezkontza zibila egiteko eskumena eskuordetzea

Hemendik gutxira ezkontza zibila eginen da Udaletxean. Txulapaingo Udaleko zinegotzi Inma Goicoa Diez de Ulzurrunek eginen du ezkontza hori, Alkatetzak eskuordetuta.

Horregatik, bat etorriz 30/1992 Legearen 16. artikuluarekin eta Toki Erakundeen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin, Txulapaingo Udaleko alkate udalburuak honako erabaki hau hartu du otsailaren 8ko 11/2017 ebazpenaren bidez:

ERABAKIA:

1. Inma Goicoa Diez de Ulzurrun zinegotzia eskuordetzea ezkontza hori egiteko.

2. Eskuordetze horrek data honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Markalainen (Txulapain), 2021eko ekainaren 16an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2109827