149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

Irañetako Udalak, 2021eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarri horien ale bat Udal Idazkaritzaren bulegoetan dago, kontsultatu nahi dituen ororen eskura.

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuak interesdunen eskura daude Irañetako Udalaren egoitza elektronikoan. Esteka honen bidez eskura daitezke:

https://iraneta.egoitzaelektronikoa.eus

Irañetan, 2021eko ekainaren 21ean.–Alkatea, Ainhoa Beraza Maiza.

Iragarkiaren kodea: L2109939