149. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Proiektua, NA-10230 matrikuladun ehiza-barrutia aldatzeko

Bete daitezen 17/2005 Foru Legea, abenduaren 22koa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzkoa, eta haren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua, aditzera ematen da ezen hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Basaburuko udal bulegoetan NA-10230 ehiza barrutia aldatzeko proiektuari buruzko espedientea; Saldias sartuko da barrutian, aldez aurretik aldeko erabakia emanda Basaburuko kontzejuek eta Ilarregiko Kontzejuak; izan ere, haren kontzeju-mugarteek eta Aizarotz tokiko mugarteek ere osatzen dute aipatutako barrutia.

Basaburuan, 2021eko ekainaren 16an.–Alkatea, Esther Lacasta Pérez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2109839